Descárgate la app
Chivite Lehendakariak eskerrak eman dizkie Carlos III.aren Gurutzea 2023 saria jaso duten pertsonei, “etorkizun hobea” lortzeko jarraitu beharreko bidea markatu dutelako
2023ko martxoaren 27a
Chivite Lehendakariak eskerrak eman dizkie Carlos III.aren Gurutzea 2023 saria jaso duten pertsonei, “etorkizun hobea” lortzeko jarraitu beharreko bidea markatu dutelako
Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Carlos III.aren Gurutzeak banatzeko ekitaldiaren buru izan da gaur eguerdian. 2023ko edizioan, zazpi pertsona aitortuak izan dira, eta Lehendakariak eskerrak eman dizkie “etorkizun hobea nahi dugunoi jarraitu behar diegun bidea markatzeagatik”.
Tronuaren Aretoan ospatutako ekitaldi batean, banatu zaien domina jaso dute Vicente Madoz mediku psikiatrak; zientzia dibulgazioaren editore eta Maria Aranzadi Fundazioko zuzendari Oihan Iturbidek; Alfredo Sanzol antzerkigile eta zuzendariak; Antonio Eslava margolari, eskultore eta grabatzaileak; Iñaki Perurena harri-jasotzaileak; Patxuka de Miguel emaginak; eta Judith Torrea kazetariak.
Golardo honen bidez, Nafarroako Gobernuak, dagozkion esparru ezberdinetatik “Foru Erkidegoaren garapen, proiekzio eta ospeari eginiko ekarpen nabarmena aitortzen du”.
Maria Chivite sarituengana zuzendu da, esanez “gure herritarren artean topa genezakeen onenaren ispilu bat zarete” eta animatu egin ditu sari hori “harro” erakustera, merezitako eta eginiko esfortzua frogatzen duen aitortza delako.
Lehendakariak, bestalde, golardoa jasotzeak berarekin dakarren erantzukizuna nabarmendu du, izan ere, horrela bihurtzen dira “belaunaldi berrietarako eredu; haiek oraindik ez baitute etorkizuna landu, gizarteko herritar aktibo bezala”.
Sarituen aintzatespena
Jarraian, Maria Chivitek, banan-banan aipatu ditu sarituen lorpenak. Ondorioz, Vicente Madozi esker ona adierazi dio bere 40 urteko ibilbideagatik “elkarri eta gehienbat, geure burua hobeto ezagutuz, pixka bat zoriontsuago izan gaitezen landu duena”.
“Ez dago eskuzabaltasun handiagorik norbere esperientzia eredu gisa eskaini ahal izatea baino” esan du Ohian Iturbidek, adikzioen estigmaren aurkako bere borrokaren harira. “Oihanek bere itzalak erakutsi ditu, baina tunel horren azken atalean dagoen argia ere bai”.
Judith Torreari dagokionez, kazetaritzarekiko bere konpromisoa nabarmendu du “gizarte maila erosoetatik ahaztu ez ditzagun inguratzen gaituzten egoera bidegabeak hala nola biktimak”.
Bestalde, Alfredo Sanzolen lanak goraipatu ditu, errealitatearen isla “leial bat” direlako. “Aurreiritziak urratzen dituzten, askatasunez hala nola umorea lagun mintzatzen diren pertsonaiak baliatuz espresatzen da”, erantsi du.
Lehendakariak Antonio Eslavaren talentu artistikoa aintzatetsi du, baina batez ere, bere eskuzabaltasuna nabarmendu nahi izan du. “Grabatuaren maisu bat da –jarraitu du- eta ageriko saiakera erakutsi du bere ezagutza artista berrien eskura jartzerakoan, haiei bere estanpazio tailerra dohaintzan emanez”.
Iñaki Perurenarengandik, bere izaera polifazetikoa nabarmendu du: Harri-jasotzailea, poeta, bertsolaria, eskultorea, aktorea, kirol dinamizatzailea, abeltzaina eta enpresaria. “Eta guztiaren gainetik, ”bere ageriko adeitasuna eta sinpatia” nabarmendu ditu.
Amaitzeko, Patxuka de Miguel, paleo-patologian aditua, Lehendakariarentzat eredugarria da emakumeen bizitza nolakoa zen gizarteratzeko bere “ahalegin berezia”. “Eskerrik asko historiak ahaztu zituenei argia emateagatik”, esan du amaitzeko.
Sarituen hitzak
Ekitaldian zehar, sarituak ere mintzatu dira. Besteak beste, Vicente Madozek COVID-19aren pandemiak ondorenean utzi dituen osasun mentalaren arazo gero eta gehiagoren aipamena egin du eta bere esanetan, gizatasun naturala bultzatuz soilik lortuko dugu gizarte osasuntsu bat, “aurrerapen teknologikoak garrantzitsuak dira, baina ez dira gai gure bizitzari zentzu bat emateko”.
Bestalde, Ohian Iturbidek egungo testuinguruan informazioa “neutralizatzearen” garrantzia nabarmendu du; ziurtatu du komunikazio zientifikoa ona “pertsonak hobetzeko eta gizarte askeago bat lortzeko baliabiderik ahaltsuena” dela.
Bestalde, Judith Torreak Nafarroarekiko bere maitasuna izan du hizpide; esan du “naizen kazetaria lurralde zoragarri honi esker naiz”, eta aldi berean jakitera eman du bere jardueraren helburua: “ahotsa itzultzea, kendu izan zaien haiei”.
Eta Alfredo Sanzolek ere hitz batzuk esan ditu, bere haurtzaroa, zaletasunak, inspirazioa, etab. aipatzean, oro har, bere bizitzaren laburpena eginez, azkenik esateko bere lana iruditzen zaiola “oparitu zaidan guztiaren ordainetan itzultzen dudan zerbitzu bat”.
Antonio Eslavak bere esku-hartzea artean ardaztu du, eta hartatik nabarmendu du “sendatzeko, indartzeko duen ahalmena, bere potentzial hezitzailea barne”. Horregatik, pertsona ororengana iristea nahi luke, “niri eman didan zoriona goza dezaten”.
Bere mintzaldian, Iñaki Perurenak azpimarratu du Nafarroa “nire bidelagun” harriari esker ezagutzen duela, eta bere ingurunean garatzeko bidean diren proiektu artistiko berriak izan ditu hizpide, etorkizuneko belaunaldientzat “topagune” bat sortzeko helburua baitute.
Azkenik, Patxuka de Miguelek bere karrerako unerik garrantzitsuenak hala nola aurreko belaunaldien ekarpena, bereziki emakumeena, bistaratzeko bere nahia oroitu ditu. “Pertsona anonimo haiei esker gaude gaur hemen. Giza aztarnak ez dira heriotzaren lekuko, bizitzarenak baizik”, nabarmendu du.