Descárgate la app
Chivite Lehendakariak “elkarlanaren bidez eta ahaleginak batuz” tokiko administrazioarekin harremanak izatearen alde egin du
2023ko urriaren 3a
Chivite Lehendakariak “elkarlanaren bidez eta ahaleginak batuz” tokiko administrazioarekin harremanak izatearen alde egin du
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakaria Nafarroako alkateen ordezkari batzuekin bildu da gaur goizean Nafarroako Jauregian, eta erakunde horiekin “komunikazio erraza” izatearen alde egin du, “elkarlanetik abiatuta eta ahaleginak batuz” landuko den harreman baten barruan.
Bilera hau, Lehendakaria Foru Komunitateko erakunde eta organismoetako ordezkari ezberdinekin izaten ari den kontaktu errondaren baitan kokatzen da. Oraingo honetan, Maria Chiviterekin etorri dira lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko kontseilari Felix Taberna, eta Lurralde Kohesioko kontseilari Oscar Chivite.
Udalaren aldetik, Nafarroako trakzio izaerako udalerritzat ditugun haietako titularrak etorri dira, zeinen zeregina garrantzitsua den Foru Komunitaterako oreka eta lurralde kohesio handiago horri begira. Zehazki, bilerara etorri dira honako alkateak: Agoitzeko Angel Martin Unzue; Auritzeko Joxepe Irigaray; Baztango Fernando Anbustegi; Berako Aitor Elexpuru; Caparrosoko Carlos Alcuaz; Cascanteko Alberto Añon; Corellako Gorka Garcia; Doneztebeko Arantza Arregi; Lizarrako Marta Ruiz de Alda; Esteribarko Guillermo Larrayoz; Izabako Gorka Bueno; Leitzako Dabid Anaut; Lekunberriko Arkaitz Goikoetxea; Lodosako Laura Remirez; Los Arcoseko Eduardo Garcia de Galdiano; Irunberriko Rocio Monclus; Milagroko Jose Ignacio Pardo; Otsagabiko Mikel Aoiz; Iruñako Cristina Ibarrola; Azkoieneko Juan Carlos Castillo; Garesko Itziar Imaz; Zangozako Javier Solozabal; Tafallako Xabier Alcuaz; Tuterako Alejandro Toquero; eta Vianako Maria Blanca Gonzalez. Gogoan izan herri bat “trakzio” izaerakoa dela esateko ezinbestekoa dela baldintza sorta bat betetzea, kontuan hartuta honako hiru faktoreak: zentraltasuna, erakargarritasuna eta lehiakortasuna, eta egitura hala nola harremanak.
Lehendakaria jabe da erakunde hauek “komunitatearen garapenerako eta hurbiltasuneko zerbitzuak emateko” betetzen duten funtsezko zereginaz, bileran adierazi duenez, horri esker Nafarroaren lurralde kohesio eta egitura bermatzen baitira.
Maria Chivitek tokiko erakundeak kezkatzen dituzten eta jadanik lantzen hasiak diren gaietako batzuk errepasatu ditu, kasu, finantzaketa-sistema, toki-mapa edo inbertsioak. “Gure zereginen artean ditugun gaiak dira- esan du Chivitek-, batera landu beharrekoak, interes orokorrari lehentasuna emanez eta kolore politikoaz haratago begiratuz”.
Despopulazioaren aurkako borroka litzateke jada neurriak hartzea eskatzen duen beste gaietako bat. Lehendakariak, horren harira, Toki Administrazio eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren jarduera nabarmendu nahi izan du, zeren premiazko politikak garatzea ahalbidetzen du “departamentu zehatz baten bitartez, baina gobernu osorako zeharkako ikuspegi batetik”.
Amaitzeko, Maria Chivitek toki erakundeek aurrez aurre dituzten erronkez mintzatu da, besteak beste, digitalizazioa, berrikuntza eta jasangarritasuna, zeinek Lehendakariaren esanetan “inbertsioa, ausardia, trebetasuna eta prestakuntza eskatzen duten, kohesioaz eta ekitateaz gainera. Horien atzean aukera ugari daude, baina halaber arriskuak daude, esaterako lurralde arrakala edo digitala”.
Despopulazioaren aurka borrokatzeko foru lege berri bat
Solaserako eta adostasunerako apelazio berdina egin du Lurralde Kohesioko kontseilari Oscar Chivitek. “Lurralde kohesioa “udalgintzaren” ikuspuntutik ulertzen dut”. Aldez aurreko nire jarrera, aurrerantzean, zuei entzun, hitz egin hala nola gure konpetentzien esparruan adostasunak lortzekoa izango da. Laguntzeko eta herri bakoitzaren beharrei aurre egiteko, horien indarguneak aprobetxatzeko eta aukeren berdintasuna sortzeko gaude”.
Etorkizunean, Departamentuak halaber erronka garrantzitsuak ditu ebazteko. “Arestian jadanik nabarmendu izan dudan bezala- esan du Oscar Chivitek-, legegintzaldi honetan ´egitea` nagusitzen da. Lau urte hauetarako, honako konpromisoak hartzen ditugu gure gain: despopulazioaren aurkako borrokarako Foru Legearen aurre-proiektua idaztea; garraiorako txartel bakarra ezartzea; TAP-en aldeko aurrerapausoak ematea, amaitzea Nafarroako Ubidearen lehenengo fasearen hedapena eta bigarren faseko lanekin hastea, kalitatezko ur edangarriaren sarbidea Erriberako 17 udalerritako 85.000 pertsonengana iritsi dadin”. Era berean, kontseilariak mapa baten elaborazioa iragarri du zeinen bidez baimendu ahal diren eta debekatutako orubeak definituko diren, horietan energia eoliko edo fotovoltaikoaren instalazio baten exekuzioa planteatu ahal den edo ez agerian jartze aldera, horrela Nafarroaren garapenari begira motorra liratekeen energia berriztagarrien aukera estrategikoa onartuz.
Hobekuntzak baso-suteen prebentzioan
Bestalde, eta larrialdien kudeaketari helduz, fokua baso-suteetan jarri da. Eta zehazki, Lehendakariak Baso Suteen Larrialdiko Babes Zibileko Plan Bereziaz, INFONA, aritu da; honek baso-suteen arloan arrisku goreneko 85 udalerri identifikatzen ditu arrisku hauen aurrean, Udal Jarduketako Plan batekin kontatu behar izanik. Gainera, beste 85 herriri plan horiekin kontatzea gomendatu zaie, bere zaurgarritasun maila gorenagatik. Gaur egun, bi plan homologatu eta idatzizko beste 40 daude, udal egiturekin kontatzea ahalbidetuko dutenak, jazo litezkeen suteei aurre egiteko. Hain zuzen, Maria Chivitek, plan hauekin kontatzen duten udalekin lan-agenda bat prestatzekotan dela iragarri du, inplementatzea eskatzen duten jarduketak aztertzeko asmoz.
Beste ekimena, udalen kalterako liratekeen fenomeno meteorologikoen abisu-sistema hobetzearena da, haietako alkate jaun-andreekin kontatuz. Gaur egun, abisua eskuz egin izaten da 112ko aretotik SMS bat bidaliz eta martxan jarriko dena, Telegram hala nola posta elektronikoa tarteko dituen baterako abisu-sistema bat da zeinek abisuaren irteera automatizatzea ahalbidetuko duen. Funtzionamendu-sistema berria ezagutzera emateko, hilabete honetan jardunaldi informatzaile bat antolatzea aurreikusten da.
Hori guztia testuinguru batean zeinetan larrialdi egoeratik jardutea inplikatzen duten era ezberdinetako fenomenoak gero eta sarriagotan jazotzen diren; beraz, udalekin eginiko elkarlana eta lan koordinatu eta operatiboa funtsezkoak dira neurriak nahiz jarduketak modu erraz eta eraginkor batean aplikatzeko.