Descárgate la app
Foruzaingoak 343 agente mobilizatuko ditu eta trafikoaren bideozaintza egingo du droneekin eta helikopteroarekin 2024ko Javieradetan
2024ko martxoaren 7a
Foruzaingoak 343 agente mobilizatuko ditu eta trafikoaren bideozaintza egingo du droneekin eta helikopteroarekin 2024ko Javieradetan
NA-5410 errepidearen zati bat itxita egongo da larunbatetik, 15: 00etatik, eta ibilgailuak A-21 errepidetik sartu beharko dira Xabierrera, eta erromesak Zangozatik
Foto de archivo de una de las Javieradas.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Foruzaingoak, 2024ko Javieradak direla eta, segurtasun dispositibo integral bat antolatu du, Iruñeko, Tuterako eta Zangozako polizia-etxeetako 343 agente mobilizatuko dituena (beste polizia batzuekin koordinatuta) martxoaren 9ko eta 16ko asteburuetan ordena eta segurtasun publikoa mantentzen direla zaintzeko. Gainera, Foruzaingoaren Laguntza Teknologikoko Taldearen droneak eta Nafarroako Gobernuaren helikopteroa izango dituzte, aireko ingurunetik trafikoa kontrolatzeko eta bideoz zaintzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).