Descárgate la app
“La Princesse Jaune” operak amaiera bikaina eman dio Iruñeko Gazte Orkestrak Baztanen antolatu duen aste musikal biziari
2024ko abuztuaren 14a
“La Princesse Jaune” operak amaiera bikaina eman dio Iruñeko Gazte Orkestrak Baztanen antolatu duen aste musikal biziari
Iruñeko Gazte Orkestraren ekimena, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren aurrekontu parte-hartzaileen programaren irabazlea, Gazte Txartelaren titularren arteko herri-bozketa baten bidez, joan den larunbatean, abuztuak 10, amaitu zen, Camille Saint-Saëns konpositore frantziarraren “La Princesse Jaune” operaren interpretazioarekin. Proiektuaren garapenean zehar antolatutako ekintzen artean kalejira bat, Patxi Larralderen kontzertu-tailer bat, Iruritako txistulariekin batera kontzertu pedagogiko bat eta ganbera-musikako hainbat errezitaldi izan dira. Programazioaren osagarri, NGIko eta orkestrako sare sozialetarako bideo batzuk zabaldu dira, gazteek horrelako plataformekin duten harremana eta haien ongizate emozionalean duten eragina jorratzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).