Descárgate la app
Trafikoaren eskumena Foru Komunitateari eskualdatzeko akordioa onartzeko, Nafarroaren eta Estatuaren arteko Transferentzien Batzordea martxoaren 22an egingo da
2023ko martxoaren 17a
Trafikoaren eskumena Foru Komunitateari eskualdatzeko akordioa onartzeko, Nafarroaren eta Estatuaren arteko Transferentzien Batzordea martxoaren 22an egingo da
Nafarroako Jauregian izango da, eta, ondoren, ekitaldi instituzionala egingo da Tronuen Aretoan
Datorren asteazkenean, martxoak 22, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Estatuko Administrazio Orokorraren arteko Transferentzien Batzordearen bilera egingo da, Trafiko eta Segurtasunaren eskumena Nafarroari eskualdatzeko akordioa onartzeko. Transferentzien Batzordea Nafarroako Jauregian bilduko da 16:00etan, eta, ondoren, ekitaldi instituzionala egingo da Tronuen Aretoan.
Aldez aurretik, akordioa aho batez babestu zuen Transferentzien Batzordeko alderdi nafarrak martxoaren 14an, asteartean.