2022ko azaroaren 25a

Lan Ikuskaritzak 2023rako plangintzaren barruan jarduerak gehituko ditu, laneko arriskuak prebenitzeko bi kanpaina berri eginda

Lehena kontrako ingurumen-baldintzen eraginpean egotetik eratorritako arriskuak prebenitzeari buruzkoa izango da, udan bereziki, eta bigarrena, autonomikoa, segurtasun- eta osasun-arloko baldintza materialak kontrolatzeari buruzkoa

Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak jarduerak areagotuko ditu 2023rako plangintzan; era horretan, laneko arriskuen prebentziorako bi kanpaina sortu berri garatuko ditu. Horrela erabaki du zerbitzu horren Batzorde Operatibo Autonomikoak, Nafarroako Gobernuko eta Estatuko Administrazio Orokorreko ordezkariek osatzen duten organoak. Batzorde hori bildu da 2022an zehar egindako lanaren balantzea egiteko eta hurrengo urteko jarduera planifikatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).