Descárgate la app
Nafarroako Jasangarritasunerako Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (S4) ezarpenak "emaitza oso positiboak" erakusten ditu gauzatze-aldiaren erdian
2025ko apirilaren 10a
Nafarroako Jasangarritasunerako Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (S4) ezarpenak "emaitza oso positiboak" erakusten ditu gauzatze-aldiaren erdian
Nafarroako Jasangarritasunerako Espezializazio Adimendunaren Estrategiak (S4) "emaitza oso positiboak erakusten ditu ebaluatutako irizpide guztietan", gauzatze-aldiaren (2021-2027) erdialdea gainditzear dagoenean. Hori da Ayming aholkularitza-enpresak egindako "Nafarroako S4aren tarteko ebaluazioa 2021-2027 aldirako" txostenaren ondorio nagusia. Txosten hori Sodena sozietate publikoak koordinatu du, eta asteazken honetan aurkeztu da Iruñean, ARIES4 (Espezializazio Jasangarriko Estrategia Adimendunetan oinarritutako Eskualdeko Berrikuntzako Ekosistemen Aliantza) europar proiektuaren amaiera-esparruan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).