Descárgate la app
Euroeskualdeak Nafarroako bi enpresa nabarmendu ditu bioosasunaren arloan berrikuntzaren eta mugaz gaindiko lankidetzaren alde egindako apustuagatik
2023ko urriaren 17a
Euroeskualdeak Nafarroako bi enpresa nabarmendu ditu bioosasunaren arloan berrikuntzaren eta mugaz gaindiko lankidetzaren alde egindako apustuagatik
Iruñean, astelehen eta astearte honetan, “Akitania Berria-Euskadi–Nafarroa Bio-Osasun Topaketen” 8. edizioa egin da. Topaketa horietan, enpresa-, ikerketa- eta osasun-munduko ordezkariek Medikuen Elkargoan lan egin dute Foru Erkidegoak erreferente izan nahi duen -S4 estrategiaren arabera- industria-sektore horretako berrikuntzarekin lotutako hainbat gaietan. Jardunaldi horien esparruan, Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak Euroeskualdeak lehen aldiz bultzatu dituen sariak banatu ditu, enpresa txiki eta ertainak nabarmentzeko, berrikuntzaren eta mugaz gaindiko lankidetzaren alde egindako apustuagatik. Sari horiek "Bread Free" eta "Hemotic" erakundeek jaso dituzte, ezarritako Biofarma eta Osasun Teknologia kategoria bikoitzean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).