Descárgate la app
Paziente Kroniko eta Pluripatologikoei Arreta Integratua emateko Nafarroako Estrategiak ospitaleratzeak eta larrialdietara bisitak murriztea ahalbidetu du
2024ko urriaren 10a
Paziente Kroniko eta Pluripatologikoei Arreta Integratua emateko Nafarroako Estrategiak ospitaleratzeak eta larrialdietara bisitak murriztea ahalbidetu du
200 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute Nafarroako Kronikotasunari buruzko III. Jardunaldian, bertan estrategiak gaixotasun kronikoak edo pluripatologia dituzten biztanleen osasun-emaitzei egiten dien ekarpena azaldu da
Fernando Domínguez, Osasun kontseilaria, kronikotasunari buruzko jardunaldian, Ana María Fernández, kronikoen estrategiaren ataleko nagusiarekin.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Duela hamar urte abian jarritako Paziente Kroniko eta Pluripatologikoei Arreta Integratua emateko Nafarroako Estrategiak aukera eman du ospitaleratzeen tasa eta larrialdietara egindako bisitak murrizteko, beheranzko joera baitute, besteak beste. Horixe nabarmendu du Fernando Dominguez Osasun kontseilariak Nafarroako Kronikotasunari buruzko III. Jardunaldian, non 200 profesional inguru bildu diren Iruñean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).