Descárgate la app
Dolores Redondo idazlea, 2023ko Vianako Printzea Kulturaren Saria
2023ko apirilaren 3a
Dolores Redondo idazlea, 2023ko Vianako Printzea Kulturaren Saria
Rebeca Esnaola, Kultura eta Kirol kontseilariak jakinarazi duenez, Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluak Dolores Redondo idazlea proposatu du 2023ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako. Era berean, jakinarazi du Arte Talentua Sustatzeko Sariaren irabazlea, 30 urtetik beherakoei zuzendua eta laugarren edizioa ospatzen duena, Laura Chiviteri eman diotela.
Esnaolaren esanetan, Redondori emandako sari honek aitortzen du “espainiar literatura berriena ordezkatzerakoan bere erreferentzia- irudiak duen ageriko garrantzia; hala nola Nafarroarekiko bere inplikazioa nahiz lotura pertsonal eta profesionala, gure erkidegoa izanik, bere paisaiekin, jendearekin eta ohiturekin, pertsonaia bat gehiago bere obretan". Sarituari buruz nabarmendu du, banakako eran, Viana Printzea saria eskuratzen duen laugarren emakumea dela, sari hau eskuratzen duen lehenengo idazlea izanik; horrez gainera, erantsi du “bere nobelen eskutik, Nafarroaren kultura eta ondare legatu aberatsa berreskuratu eta babesteko gai izan dela, kultura, paisaia ondarea nahiz ondare materiala eta immateriala barne hartuz”.
Redondori kulturaren saria emateko ekitaldia– 20.000 euroko zuzkidurarekin- datorren larunbatean, ekainak 3, ospatuko da; Arte Talentua Sustatzeko Saria aitzitik, hil bereko lehenengo hamabostaldian emango da, oraindik zehazteke dagoen data batean.
Viana Printzerako sarirako izangaiak izan dira, golardatuaz gainera, Bilaketa elkartea, Vanessa Garde konpositorea eta Aurelio Sagaseta musikaria.
Nafarroaren proiekzioa Redondoren obran
Dolores Redondo Meira (Donostia, 1969) bere nerabezaroan murgildu zen irakurketaren eta idazketaren munduan; orduan hasi zen haurrentzat kontakizunak eta ipuinak idazten. 2009an bere lehenengo nobela, 'Los Privilegios del Ángel', argitaratu ondoren, 2013an iritsi zen 'El guardián invisible' zeinek, 'Legado en los huesos' (2013) eta 'Ofrenda a la tormenta' (2014) lanekin batera, Baztango trilogia eratu zuen.
Aurten hamarkada bat betetzen da obra multzoaren lehen entrega argitaratu zenetik, eta thriller, noir eta fantasia generoak uztartuz, erabateko fenomeno literarioa bihurtu da, 39 hizkuntzetara itzulia izanik eta bi milioi irakurletik gora lortuz. 2017 eta 2020 artean eta Iruñako Fernando González Molinaren zuzendaritzapean, trilogiak zinemara egin zuen salto.
2016an, egileak Planeta Saria irabazi zuen 'Todo esto te daré' lanarekin; golardo honen kasuan, 552 izan ziren aurkeztutako obrak, eta 2019an, eszenatoki nafarrera itzuli zen, trilogiako 'La cara norte del corazón' prekuelarekin; gaur egun, Estatu Batuetan telesail formatuan egokitzen ari dira. 2022an argitaratu zuen 'Esperando al diluvio' bere nobela berriena.
Cintruénigon bizi den autore honek, Baztan eta Nafarroaren proiekzioa bultzatu du mundu osoan barrena eta, bere hautagaitzaren arabera -Javier Azanzak aurkeztua-, “Dolores Redondok, bere nobelen eskutik, Foru Erkidegoaren kultura, paisaia legatua hala nola legatu material eta gastronomikoa berreskuratu eta babestu ditu”. Eta horren harira, bere lanetan, argudio giltza modura aipatzen du “Nafarroako ondare immateriala, bere ohiturak, tradizioak eta folklorea tarteko” eta “dokumentazio historiko, kultural eta etnografiko bezala” betetzen duen zeregina nabarmentzen du, horrela ekarpena eginez mende anitzeko legatu honen belaunaldi arteko transmisioari”. Gainera, Redondok parte hartu izan du Nafarroako kultura nahiz literatura ospakizun ezberdinetan, aipagarrienak izanik horien artean, Literaturaren Jaialdia eta Iruña Beltza Zinema.
Laura Chivite, Arte Talentua Sustatzeko Saria
Prentsaurrekoan zehar jakitera eman da, horrez gain, Laura Chivite Ezquieta idazleari 2023an bere laugarren edizioa ospatzera doan Arte Talentua Sustatzeko Saria esleitu zaiola, horrela Iván Carmona (2020), Martxel Rodriguez (2021), eta Sofía Esparza (2022) barne hartzen dituen zerrendan sartuz.
Vianako Printzea Erakundea – Kulturako zuzendari nagusi Ignacio Apezteguiak esan bezala, epaimahaiak, hautaketan kontuan hartu ditu “narrazio-hizkuntzen erabileraren originaltasuna, ahots bereziaren eta irudimen bikainaren lanketarekin; kontakizuna, dramaturgia edo gidoi zinematografikoak barne hartzen dituen errepertorio-multzoa; zein adierazgarria den bere belaunaldian hitzaren aberastasunaren edota bere ibilbide laburrean jasotako aitortza espezializatuen harira.
Laura Chivite (Iruña 1995), Literatura Konparatuak karrerako ikaslea da Granadako Unibertsitatea; bertan, ohorezko matrikula lortu du Gradu Amaierako lanean. Eta Gaztelaniaren Irakaskuntzan masterra ikasi du, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzan masterra eskuratuz.
Bere lehenengo saria 2018 Granadako Unibertsitateko liburutegiko Literatura Lehiaketa batean eskuratu zuen, Nafarroako ‘Entre iguales 2018’ mikro-kontakizunen Lehiaketako Lehen Sariarekin batera. Horrez gain, ‘Regreso a lo Analógico’ kontakizunarekin, 2020 Arte Gaztearen Topaketetako Lehen Saria eskuratu zuen eta halaber 2021ean, oraingoan ‘¿Y a ti qué te trae aquí?’ antzerki lanarekin. 2022ko apirilean berriz, Penguin Libros-eko Caballo de Troya argitaletxean argitaratzen du ‘Gente que ríe’, 2022ko abenduan RTVE-ko “Ojo Crítico de Narrativa” saria jasotzera helduz. Horrez gainera, Cervantes Institutuko, Nobela Beltzaren Nero Giallo Jaialdiko, Romancero Books edo Londreseko Queer Literaturaren Jaialdiko proiektuetan parte hartu du.
Era berean, epaimahaiak nahi du “sari honek eta Kultura eta Kirol Departamentuaren programaziotan barne hartu izanak, egungo talentua aitortzeko balio izateaz haratago, sarituari eta bere talentua garatzeko diziplinari bultzada bat emate aldera, onuragarria gertatzea”. Sariak, golardatuari aukera ematen dio, Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean proiektu bat garatzeko, 10.000 euroko zuzkidurarekin.
Epaimahaiak Talentuaren Sustapenerako Sarira aurkeztutako hemezortzi hautagaitzak baloratu ditu, askotariko esparruetan -hautagaitza femeninoen gehiengoarekin- eta bere aldetik, “zorterik onena opa die pertsona eta erakunde horien partaidetzarekin kontatu ahal duten proiektu eta jarduera berriei”.