Descárgate la app
‘Global Child Nutrition’ Fundazioak Eskolako Elikadura Programen inguruan egindako Munduko Inkestak Hezkuntza Departamentuak eskola-jantokietan egindako lana aitortu du
2024ko azaroaren 28a
‘Global Child Nutrition’ Fundazioak Eskolako Elikadura Programen inguruan egindako Munduko Inkestak Hezkuntza Departamentuak eskola-jantokietan egindako lana aitortu du
Haurren Nutrizioko Globaleko Fundazioak (GCNF, ingelesezko sigletan, Global Child Nutrition Foundation) Eskola Elikadurako Programen inguruan egindako Inkesta Globalak Nafarroa aipatu du azken txostenean, jardunbide egokien adibide moduan, honako arrazoi hauek direla-eta: klima errespetatzen duen menua eskaintzea; frutak eta barazkiak, esnea eta beste esneki batzuk kontsumitzeko eskola-programak sustatzea; sozioekonomikoki egoera ahulean dauden sektoreetako ikasleei, garraiatutako ikasleei, muturreko arriskuan dauden eta despopulazio-arriskuan dauden herri horietako ikastetxeetako ikasleei laguntzak ematea; eta 1.500 biztanletik beherako udalerrietan baimendutako eskola-jantokietako jankide garraiatu gabeei jantoki-laguntzak ematea. Hori guztia Foru Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko eskualdeko jantokietan eskainitako eskola-menuen ingurukoa.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).