2022ko azaroaren 30a

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak bihar onartuko du Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontuhartzailetzako 182 lanposturen deialdia

Duela ia 40 urtetik hona sortutako lanpostu horien behin-behinekotasun egoera desblokeatuko da

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontuhartzailetzako 182 lanpostuko bi deialdi onartuko ditu bihar, kolektibo horrentzako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozeduraren esparruan. Nabarmentzekoa da 2012tik egingo diren lehen deialdiak izango direla. Horrela, duela ia 40 urtetik hona sortutako lanpostu horien behin-behinekotasun-egoera desblokeatu egingo da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).