2022ko urriaren 21a

Osasun-arloko berrikuntza-proiektuen inguruan, asistentzia-lanean zuzenean aplikatzen direla nabarmendu du Santos Indurain kontseilariak

NOUn bildu dira adimen artifizialean, informazio-sistemetan edo historia klinikoan aitzindariak diren ekimenen arduradunak, eta Indurainek jardunaldi horiek ireki ditu
Argazkiaren erdian, Osasun kontseilaria, Santos Indurain, eskuinean 
Osasuneko Teknologien Zerbitzuko zuzendariordea, Jokin Sanz, eta 
Osasunerako Sistema eta Teknologietako zuzendariordea, Javier Turumbay 
dituela; haren ezkerrean, berriz, Osasuneko Emaitzen Ebaluazio eta 
Hedapenerako Zerbitzuaren burua, Javier Gorricho, gaurko saioan parte hartu 
dutenekin batera.
Argazkiaren erdian, Osasun kontseilaria, Santos Indurain, eskuinean Osasuneko Teknologien Zerbitzuko zuzendariordea, Jokin Sanz, eta Osasunerako Sistema eta Teknologietako zuzendariordea, Javier Turumbay dituela; haren ezkerrean, berriz, Osasuneko Emaitzen Ebaluazio eta Hedapenerako Zerbitzuaren burua, Javier Gorricho, gaurko saioan parte hartu dutenekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Santos Indurain Osasun kontseilariak nabarmendu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (O-NOZ) egindako proiektu berritzaileen zati handi bat oso aplikagarria dela asistentzia-lanean. Aplikagarritasun hori, adierazi duen moduan, “teknikariek eta langile klinikoek proiektu horiek gauzatzeko egiten duten lankidetza eta diziplina anitzeko lanaren ondorioa da, neurri handi batean, eta dagoeneko gure pazienteak horren emaitzak jasotzen ari dira”.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).