Descárgate la app
Fanlo kontseilariak NUPeko Gizarte Kontseiluak etorkizunean Unibertsitateen Foru Legea garatzeko duen zeregina azpimarratu du
2024ko urtarrilaren 12a
Fanlo kontseilariak NUPeko Gizarte Kontseiluak etorkizunean Unibertsitateen Foru Legea garatzeko duen zeregina azpimarratu du
Bilera bat izan du organo horretako presidente eta idazkariarekin, unibertsitatearen, gizartearen eta enpresen arteko interkonexioa sustatzen duena
Ezker eskuin: Iraburu, Vidorreta, Fanlo kontseilaria eta Burusco.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Patricia Fanlo Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Kontseiluaren arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du, etorkizuneko Unibertsitateen Foru Legearen garapena sustatzeko, Javier Vidorreta eta Santiago Iraburu organo horretako presidente eta idazkariarekin, hurrenez hurren, izandako bileran. Era berean, Ana Burusco Unibertsitateko zuzendari nagusia ere izan da bileran.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).