2023ko urriaren 2a

Amparo López kontseilaria, Nafarroako Gobernuko bozeramailea

Izendapenean, Chivite Lehendakariak bere profil tekniko eta politikoa kontuan hartu du, Nafarroako "aniztasuna sustatzeko eta defendatzeko" Gobernuaren bokazioarekin bat datorrena
Amparo López Antelo.
Amparo López Antelo.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Amparo López Antelo Barneko, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariak bere gain hartuko du Nafarroako Gobernuaren bozeramaile lana. 

Nafarroako presidente María Chivite Navascuések, gaur goizean izendapenaren foru dekretua sinatu duenak, Lopez kontseilariaren profil teknikoa eta politikoa haztatu du, baita Nafarroako aniztasuna landu eta defendatzeko Gobernuaren bokazioa ere.

Donostian jaioa, López kontseilaria Zuzenbidean lizentziaduna da; Administrazio Publikoan eta mugikortasunaren kudeaketa eta plangintzako graduondoko ikasketetan masterra egin zuen. Gainera, euskara, frantsesa eta ingeleseko maila ertaina du.