2025ko apirilaren 11a

Foru Komunitateak Asturiasekin partekatu du abusuen biktima diren adingabeak erabat babesteko egindako lana eta gatazkak konpontzeko bitartekaritzan duen esperientzia

Lopez kontseilaria Asturiasko Justizia sailburuordea den Encarnación Vicenterekin bildu da Nafarroako Jauregian
Foru Gobernuko Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilari Amparo 
López (zentroa); Asturiasko Gobernuko Justiziako sailburuorde Encarnación 
Vicente (ezk.); eta Nafarroako Justiziako zuzendari nagusi Maite Arenaza 
(esk.).
Foru Gobernuko Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilari Amparo López (zentroa); Asturiasko Gobernuko Justiziako sailburuorde Encarnación Vicente (ezk.); eta Nafarroako Justiziako zuzendari nagusi Maite Arenaza (esk.).  Deskargatu irudia Irudi galeria

Foru Exekutiboko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria den Amparo Lopezek Asturiasko Gobernuko Justiziako sailburuordea den Encarnación Vicente hartu du gaur goizean, Nafarroako Jauregian. Biekin batera izan dira Nafarroako Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza, eta Asturiasko Gobernuaren aldetik, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zerbitzuko burua, Maria Victoria Garcia; Azpiegitura Judizialen Zerbitzuko burua, Loreto Iciar Fernandez, eta Justizia Administrazioari Laguntzeko Ataleko burua, Adriana Espina.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).