Descárgate la app
Sorgin ehiza Nafarroan, Nafarroako Artxiboko erakusketako katalogoko protagonista
2023ko irailaren 14a
Sorgin ehiza Nafarroan, Nafarroako Artxiboko erakusketako katalogoko protagonista
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza nagusiak, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren bidez ‘Maleficium. Nafarroa eta sorgin ehiza (XIV-XVII. Mendeak)’ erakusketaren katalogoa argitaratu du. Bertan, sorginketaren azterketa zehatza eta mendeetan zehar Nafarroako gizartean izan duen eragin iraunkorra jasotzen dira.
Orain ezagutzera ematen den katalogoak sorginkeriaren eta honek Nafarroako Erresuman hainbat mendeetan zehar eragindako inpaktu sakonaren ikuspegi zehatz bat bistaratzen du. Bere egilea den Jesus M. Usunarizek, Nafarroako Errege Artxiboan nahiz Orokorrean kontserbatutako dokumentazio ugariaren azterketa sakon bat egiten du, fenomeno hau askotariko ikuspegietatik aztertu nahian.
Azterketa hau aberastu egiten da mapak, grafikoak, taulak eta sorginkeriarekin lotutako dokumentu klabeen hautaketa bat eranstean, zein kalitaterik goreneko koloretako erreprodukziotan aurkeztu diren dagozkion testurik esanguratsuenen transkripzioekin batera.
Argitalpena hiru hizkuntzetan
Erakusgai dagoen katalogoa, Nafarroako Unibertsitateko Historia Modernoaren katedratikoa den Jesus M. Usunarizek elaboratu du. Sorginkeriaren gaiak maila nazionalean zein nazioartekoan piztu duen interes nabarmenari jarraiki, esparru akademikoaren eta ikerketarekin lotutako munduan, katalogo hori, zeinekin XIV-XVII. mendeak zeharkatzen diren, hiru hizkuntzetan argitaratu da: gaztelania, euskera eta ingelesa.
Aleak 15 euroko kostuarekin erosteko eskura daude, Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsean, Navas de Tolosa kalean, eta horrez gainera Nafarroako Errege Artxiboaren eta Orokorraren jabegoko instalaziotan, Iruñako Maiatzaren Bia kalean.
Kapituluak
Katalogoa bost atal ezberdinetan egituratzen da. Lehenengoan, 'Sorginaren mitoaren sorrera' izenburupean, sorgina kontzeptuaren asmaketa eta eraketa esploratzen da, XV. eta XVII. mendeen artean Europan hala nola Espainian argitaratutako deabrukerien gaineko eta sineskerien aurkako hainbat tratatu baliatuz.
Bigarren kapituluan, 'Sorginaren inguruko estereotipoak', iruditeria kolektiboan sorginen harira eragina zuten estereotipoak zehazten dira, begizkoak, zapoak, pozoiak, hegaldiak, metamorfosiak eta akelarreak aipatuz.
Hirugarren atalak, 'Sorgin-ehiza eta sistema judizialak', Nafarroako erresuman sorginkeria kasuak bere gain hartu zituzten jurisdikzio ezberdinak aztertzera jotzen du, errege auzitegiak, elizbarrutiko auzitegia eta Inkisizioa barne hartuz, eta tartean nahasitako fiskalen eta abokatuen jarrera aztertzen du.
Laugarren kapituluak, Nafarroako erresuman erregistratutako pertsekuzioaren une esanguratsuenen gaineko azterketa historiko bat eskaintzen du.
Eta amaitzeko, azkeneko atalak, epilogo moduan, Zugarramurdiko gertakari tragikoak eta Inkisizioaren aldetik printzipio berrien ezarpena egin ondorengo pertsekuzio-maniaren murrizketa aztertzen ditu. Laburbilduz, dekalogo honek Nafarroako sorginkeriaren gainean metatutako ezagutza historikoaren sintesi sakon bat dakarkigu eta gure iraganarekin lotutako errealitate harrigarri honi buruzko gogoeta sakon berriena eta osatuena izatera dator.
Sorginkeria Nafarroan
2020. urtean, Nafarroako Errege Artxiboak eta Orokorrak erakusketa tematiko bat aurkeztu zuen, Nafarroako antzinako erresuman XIV. mendetik XVII. era bitartean sorginkeriak izan zuen inpaktu esanguratsuaren harira. Erakusketa honen ardatz nagusia, Nafarroako errege auzitegien aurrean garatu izan ziren prozesu judizialen hautaketa baten aurkezpenean oinarritu zen. Dokumentu horiek, Nafarroako Artxiboan gordetako beste hainbatekin batera, Europako dokumentu multzo ospetsuenetako bat eratzen dute, sorginkeriaren sorrerari hala nola eboluzioari dagokienez, mende horietan zehar erresumako eskualde bat baino gehiagotan praktika honen eboluzioaren gaineko erregistro benetan zehatza eskainiz.
Garai modernoan zehar, Nafarroako Erresuma histeria kolektibo baten lekuko izan zen zeinek etenik gabeko kezka bat eragin zuen bai komunitatean eta bai agintari zibil eta eklesiastikoengan. Gertakari hauek ondorio dramatikoak izan zituzten hainbat gizabanakorentzat, emakumezkoak nahiz gizonezkoak, hain zuzen sorginkeriaren praktika egotzi zitzaielako. 1609ko Zugarramurdiko gertakariak epe iskanbilatsu honen amaira suposatu zuen, baina gertakari horren aurretik, pertsekuzioko beste pasarte batzuk jazo ziren Nafarroako mendietako eremu ugaritan, horien amaierak are tragikoagoak izanik.
Aperteko adibideek barne hartzen dituzte 1525eko sorgin-ehiza nagusia eta hain ezaguna ez izan arrean larritasun maila baliokide bat izango zuen 1575-1576ko pertsekuzioa; biak ala biak, eskualde bereko herritarrek aurkeztutako salaketen bidez abian jarri eta gero, prozedura judizialetarantz bideratu ziren. Nafarroan, Europako gaineko eremuetan bezala, sorginkeriak aztarna bereziki iluna utzi zuen historian, gehienbat emakumeen kalterako, salatu eta auzipetu ziren pertsonen zerrendan duten presentzia nabarmenak aditzera ematen duen bezala.