2025ko abenduaren 29a

Nafarroako Liburutegiak 2026ko urtarrileko eta otsaileko programazioa aurkeztu du

Urtarrilerako eta otsailerako programazioa zehaztuta dago jada, ziklo eta jarduera finkatuekin eta publiko guztientzako proposamen berriekin
'Los cuentos musicales de Noemí' jardueraren kartela
'Los cuentos musicales de Noemí' jardueraren kartela  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nabarmentzekoa da Literatur Elkarrizketen ziklo berri baten edizioa, Ateneoarekin lankidetzan eta Roberto Valenciak koordinatuta eta aurkeztuta. Zikloak 7 saio izango ditu aurten, aurreko edizioetan baino bat gehiago. Urtarrilaren 12an hasiko da, astelehena, Josep Ramonedak aurkeztuko duen "Poder y libertad" hitzaldiarekin, eta martxoaren 23ra arte jarraituko du. Urtarrilaren 26an David Sánchez Usanosek "La fascinación contemporánea por la violencia en la literatura y los medios de comunicación" hitzaldia emango du, otsailaren 9an Mireya Hernándezek  "Cómo captar un mundo fragmentado" eskainiko du, otsailaren 24an Jordi Graciak "El desahucio de la información" aurkeztuko du, martxoaren 9an Maitane Beaumontek "La escucha atenta" eskainiko du, martxoaren 16an Natalia Castro Picónek "La fiesta del fin del mundo" hitzaldia emango du eta martxoaren 23an Bernat Castanyk "Una filosofía de la risa" eskainiko du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).