Descárgate la app
Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Astearen 51. edizioak Goi Erdi Aroko Mendebaldeko Hizkuntzak eta Identitateak aztertuko ditu
2025ko maiatzaren 6a
Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Astearen 51. edizioak Goi Erdi Aroko Mendebaldeko Hizkuntzak eta Identitateak aztertuko ditu
Jardunaldiak uztailaren 15etik 18ra egingo dira Los Llanos Kultur Gunean
Esnaola kontseilaria, Marta Ruiz de Alda eta Francesca Tintirekin batera, Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Astearen aurkezpenean.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Astearen 51. edizioa uztailaren 15etik 18ra egingo da Lizarran, "Hizkuntzak eta nortasunak Goi Erdi Aroko Mendebaldean" izenburupean. Programaren aurkezpena gaur egin da Fray Diego Kultur Etxean, eta Rebeca Esnaola Kulturako, Kiroleko eta Turismoko kontseilariak egin du, Marta Ruiz de Alda Lizarrako alkatearekin eta Francesca Tinti Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta edizio honetako koordinatzailearekin batera, batzorde zientifikoaren ordezkari gisa.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).