2026ko otsailaren 9a

Gazteak Lankidetzan: nazioarteko boluntariotzaz gain, lan aukera bat Nafarroako gazteentzat

Martxoan zabalduko da irailean abiatuko diren proiektuetan izena emateko epea
Brithanny Vera eta Lucia Reviriego Rabuniko (Tinduf) garraio-basera bidean
Brithanny Vera eta Lucia Reviriego Rabuniko (Tinduf) garraio-basera bidean  Deskargatu irudia Irudi galeria

Tinduf. Errefuxiatu sahararren kanpalekuak. Lucia Reviriegok Saharako bulegoko lankideekin baieztatzen du laguntza humanitarioko kamioientzako ordezko materialak erosi dela. Rabuniko garraio-basean dago, eta Mugarik Gabeko Langileen eta Teknikarien Elkartea (ATTSF) Nafarroako GKEak jarduten du bertan. Tuterako gazteak irailetik darama Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eta Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialen Gazteak Lankidetzan bekan parte hartzen. "Erasmus bat egitera nindoan, baina azken unean irakasle batek beka hauei buruz hitz egin zigun eta probatzea erabaki nuen. Irailetik hona nabil hemen eta konturatu naiz lankidetza asko gustatzen zaidala ".

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).