2024ko abuztuaren 6a

Italia, Frantzia eta Txile helmuga nagusi gisa hautatu dituzte Nafarroako Gobernuak nazioarteko mugikortasunean beka emandako 482 pertsonen artean

Exekutiboak 2024-2025 ikasturterako laguntza-deialdia ebatzi du, 350.000 eurokoa, iazkoa baino %35 handiagoa
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak laguntza-deialdia ebatzi du unibertsitateko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako, 2024-2025 ikasturteari dagokionean. Deialdia 350.000 eurokoa da. Helmugarik ezagunenen artean Italia, Frantzia eta Txile aurkitzen dira, onuradun askok hautatu baitituzte. Ekimena Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak kudeatzen du, eta 482 ikasle baliatu dira horretaz, laguntza eskatu duten guztiak. Funtsak iazkoak baino %35 handiagoak izan dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).