2024ko urtarrilaren 19a

Barneko Departamentuak eta Iruñeko Udalak herritarren segurtasuna modu partekatuan aztertu dute

Topaketa Nafarroako udalerriekin egiten den bilera-sortaren barruan kokatzen da, haien errealitate operatiboak ezagutzeko eta koordinazioan aurrera egiteko
Barneko, Funtzio Publiko eta Justizia Departamentuko eta Iruñeko Udaleko 
ordezkariak, bileran.
Barneko, Funtzio Publiko eta Justizia Departamentuko eta Iruñeko Udaleko ordezkariak, bileran.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publiko eta Justiziako Departamentuko eta Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunerako arloko ordezkariek bilera egin dute gaur, Foru Komunitateko hiriburuko segurtasunarekin zerikusia duten gaiak elkarrekin aztertzeko. Barneko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako udalerrietako ordezkariekin eta udaltzaingoekin egingo duen bilera-sortaren barruan kokatzen da topaketa, errealitate operatiboak bertatik bertara ezagutzeko eta koordinazioan aurrera egiteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).