2024ko otsailaren 2a

Barne zuzendaritzak hirugarren helikoptero batekin indartu ditu neguko baso-kanpaina itzaltzeko bitartekoak

Apirilaren 30era arte egongo da aktibo aireontzia, eta urte osoan erabilgarri dauden bi aire-baliabideei gehituko zaie
Vista del nuevo helicóptero
Vista del nuevo helicóptero  Deskargatu irudia Irudi galeria

Barneko, Funtzio Publiko eta Justiziako Departamentuak hirugarren helikoptero bat du aste honetatik, neguko baso-kanpainan sua itzaltzeko aire-baliabideak indartzeko. Apirilaren 30era arte egongo da eskuragarri aireontzia, eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak urte osoan dituen larrialdietako bi helikopteroei gehituko zaie.

Neguko kanpainarako helikopteroa Eurocopter H130 (EC130 T2) bat da, 7 plazako (pilotua barne) makina mono turbina bat, atzeko gidaridun ate bikoitza duena. Ibilgailuak, bestalde, langileak lekualdatzeko aukera ematen du, suteak itzaltzeko brigadak eta horien ekipoak nahiz hornidurak zein kanpoko kargaren garraioa ere barne hartuz. Eta ura botatzeko osagarri bat (helibalde), 1.000 litroko edukierakoa, akoplatzeko aukera ematen du.

Sua itzaltzeko jarduerez gain, mota honetako aireontzia honako misiotara bidera daiteke: salbamendua, miaketa, behaketa, koordinazioa eta patruilatzea, larrialdiko operazioak, babes zibileko jarduerak eta osasun-ebakuazioak, laguntza teknikoak, zaintza eta salbamendua.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari Amparo Lopezek, Barneko zuzendari nagusi Salvador Diezek, eta Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendari Jose Javier Boulandierrek Miluceko heliportua bisitatu dute berriki, eta bilera bat ospatu dute Eliance Helicopter Global Services enpresako arduradunekin. Zehazki, Eliance enpresako zuzendari arduradun Gustavo Cifuentesekin; Sute eta Erreskateen arduradun Julian Riosekin eta zuzendari komertzial Javier Garciarekin bildu dira.
 

Bi helikoptero urte osoan zehar

Nafarroako Gobernuak urte osoan zehar zerbitzua ematen jarduten diren beste bi helikopterorekin kontatzen du. Horietako lehena EC135P2+ medikalizatu bat da, pilotua gehi sei tripulatzaile eraman ditzakeen biturbina erako makina. Nagusiki, osasun arloko esku-hartzeak eta ebakuazioak egiteko erabiltzen da, esaterako osasun larrialdia edota organo eta ehunen transplanteak direla eta garraiatzea edo bestela osasun-langileen, sendagaien, plasmaren eta bestelakoen premiazko garraioa eskatzen duten jardueretarako. 

Horrez gainera, polizia-misioak, behaketa-, koordinazio-, eta patruilatze-lanak eta larrialdi-operazioak ere gara ditzake; baita suteen aurka borrokatzeko jarduerak ere, besteak beste, ur-jaurtiketa, babes zibileko jarduerak, salbamenduak eta erreskateak, langileen lekualdatzea, laguntza teknikoak, eta presazko nahiz larrialdiko beste egoera batzuetan laguntzea.

Bigarren helikopteroa AS 350 B3+ Erreskate bat da, pilotu bat eta bost pertsona barne hartzeko edukierako mono  turbina bat. Aireontzi hau nagusiki erreskate-misioetara bideratzen da, garabia, salbamendua, miaketa, behaketa, koordinazioa eta patruilatzea, larrialdi-operazioak, babes zibileko jarduerak nahiz suteak itzaltzeko lanak aurrera eramateko.

Horrez gain, osasun-ebakuazioak egin ditzake salbamendu, laguntza tekniko, zaintza, salbamendu eta langileen lekualdatze egoeretan, suteak itzaltzeko brigadak eta horien ekipoak hala nola kanpo-kargako garraioak nahiz presazko eta/edo larrialdiko egoeretan laguntzeko aukera barne hartuz.

Udako baso-kanpaina

Nafarroak berez duen barietate klimatikoagatik, urtean zehar beste indartze kanpaina bat dago, udako kanpaina deiturikoa, hain zuzen ekainetik irailera bitartean egiten dena.

Udako baso-kanpainan, aurreko bi helikopteroei suteak itzaltzeko hirugarren aireontzi bat gehitu zaie, errefortzu gisa. Eurocopter AS350B3 bat dugu hizpide, pilotuarentzako eta bost tripulatzailerentzako edukiera duena, eta horrez gain 1.000 litroko edukiera duen ura jaurtitzeko helibalde bat ere baduena. Ibilgailu honek bost hilabetez ematen du zerbitzua.

Suhiltzaileen parketako langile gehigarriak

Gogoan izan behar da joan den urtarrilaren 5etik eta apirilaren 30era arte Nafarroako Gobernuak indarrean izango duela baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko neguko kanpaina, Cordovilla, Oronoz hala nola Auritzeko parkeetan urtarrilean zehar eransten joan diren 42 operatibo gehigarriren kontratazioarekin. Oraingo honetan, kontratazioa hedatu egin da, 95etik 127 egunera; horren ondorioz, neguko kanpaina amaitzean, kontratuen luzapena egingo da Cordovilla, Tutera, Lodosa, Azkoien eta Tafallako parkeetan, parke bakoitzean suak itzaltzeko brigada gehigarri bat ezartze aldera.

Argazki-oina: Ezker-eskuin: Juan Manuel Lobo, Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Ataleko burua; Gustavo Cifuentes, Eliance-ko zuzendari arduraduna; Monica Labat, Berrikuntza Teknologikoa Ataleko burua; Fernando Biazzo, Sos Nafarroa Ataleko burua; Salvador Diez, Barneko zuzendari nagusia; Amparo Lopez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria; Julian Rios, Eliance-ko Sute eta Erreskateen arduraduna; Jose Javier Boulandier, Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria; James Vukojevic, Eliance-ko pilotua; Iñigo Beorlegui, Eliance-ko pilotua eta Javier Garcia, Eliance-ko zuzendari komertziala.