2024ko abuztuaren 12a

Industria Departamentuak diru-laguntzen deialdi bat ebatzi du, etxebizitza partikularretan instalatutako gas- edo gasolio-galdaren ordez beste galdara eraginkorrago batzuk jartzeko

Instalazio termiko berri gehienek aerotermia izango dute oinarri, airearen tenperaturan dagoen giro-energia ateratzean oinarritutako teknologia garbia.
Deskargatu irudia Irudi galeria

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak 700.000 euroko laguntza-deialdia ebatzi dute, energia berriztaezinetan oinarritutako galdaren ordez beste galdara batzuk jartzeko. Zehazki, gasean edo gasolioan oinarritutako 149 galdaren ordez, aerotermia, biomasa edo geotermia energia-iturri gisa erabiltzen dituzten beste batzuk erabiliko dira. Galdara horiek guztiak etxebizitza partikularretan zeuden, deialdiaren xede publikoa bizitegi-sektorea baitzen.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).