2024ko irailaren 30a

Industriak 14 ikastaro antolatu ditu profesionalek eta herritarrek trantsizio energetikoaren arloan prestakuntza jasotzeko aukera izan dezaten

Besteak beste, gai hauek jorratuko dira: energia-eraginkortasuna, etxebizitzak birgaitzea, energia aurrezteko ziurtagiria edo hidrogenoa
Deskargatu irudia Irudi galeria

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak zenbait prestakuntza antolatu ditu herritarrentzat eta energiaren arloko profesionalentzat, gai horri buruzko ezagutzak hobetu eta zabaldu ditzaten. Hain zuzen ere, 14 ikastaro emango dira, eta, besteak beste, gai hauek jorratuko dira: energia-eraginkortasuna, etxebizitzak birgaitzea, CAE sistema (Energia Aurrezteko Ziurtagiria) edota hidrogenoa. Ikastaroek Trantsizio Energetikorako Zerbitzuaren diru-laguntza izango dute, eta hainbat erakunderekin lankidetzan egingo dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).