2025ko irailaren 1a

Industriak laguntza-deialdi bat egin du ETEek eta SINAIko zentroek proiektuak aurkez ditzaten I+G+b programa komunitarioetan

60.000 euroko aurrekontua du deialdiak, eta urriaren 31n amaituko da eskaera egiteko epea
Deskargatu irudia Irudi galeria

Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak abuztuaren 28an argitaratu zituen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) SINAIko ETEei eta eragileei I+G+b programa komunitarioetarako proiektuen proposamenak prestatzen eta aurkezten laguntzeko laguntzen deialdiaren oinarriak. Deialdi honen aurrekontua 60.000 eurokoa da eta eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta datorren urriaren 31n amaituko da.