Descárgate la app
Industriak I+G proiektu estrategiko bat finantzatu du, ibilgailu jasangarri bat eta dron bat modu autonomoan konbinatzen dituen mezularitza banatzeko sistema bat garatu duena
2024ko ekainaren 10a
Industriak I+G proiektu estrategiko bat finantzatu du, ibilgailu jasangarri bat eta dron bat modu autonomoan konbinatzen dituen mezularitza banatzeko sistema bat garatu duena
Proiektuak MOSIC du izena, eta SINAIko sei enpresak eta bi eragilek garatu dute, hiru urtean zehar
Nafarroako Gobernuko teknikariak eta MOSIC proiektuan parte hartu duten enpresetako langileak eta SINAIko eragileak proiektuaren azken bisitan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak ibilgailu jasangarri baten garapena finantzatu du, drone batekin konbinatuta, hiri eta landa inguruneetan mezularitza banatzea errazten duena. Proiektuak MOSIC du izena, eta sei enpresak eta bi zentro teknologikok gauzatu dute, 2021-2024 I+G proiektu estrategikoen deialdiaren VOLTA erronkaren barruan. Proiektuaren hasierako aurrekontua eta finantzaketa 2.053.031,35 eurokoa eta 1.411.764,22 eurokoa izan ziren, hurrenez hurren.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).