Descárgate la app
Industriak urtero finantzatzen ditu medikuntza pertsonalizatuan zentratutako eta nazioarteko partzuergoek garatutako I+G proiektuak
2025ko urtarrilaren 3a
Industriak urtero finantzatzen ditu medikuntza pertsonalizatuan zentratutako eta nazioarteko partzuergoek garatutako I+G proiektuak
Europako EP PerMed proiektuak medikuntza pertsonalizatuarekin lotutako I+G sustatzen du, eta medikuntza hori osasun-sistema jasangarrietan inplementatu ahal izateko beharrezko urratsak errazten eta azkartzen ditu, pertsonen eta gizarteen onurarako. Nafarroako Gobernuak, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren bitartez, bazkide finantzatzaile gisa parte hartzen du, eta, beraz, urtero, Nafarroako erakundeek 200.000 eurorainoko finantzaketa jaso ahal izango dute, Europako partzuergoetan parte hartzeko, gehienez ere 3 urtean zehar medikuntza pertsonalizatuko I+G proiektuak egiteko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).