2025ko urtarrilaren 14a

Industriak 2,9 milioi euro bideratu ditu trantsizio energetikoko ekintzak bultzatzeko bost laguntza-deialdi egiteko

Eskaerak aurkezteko epea asteazken honetan hasi eta otsailaren 14an amaituko da
Deskargatu irudia Irudi galeria

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak 2,9 milioi euro bideratu ditu trantsizio energetikoko ekintzak bultzatzeko bost laguntza-deialdi egiteko. Deialdiak gaur, asteartea, urtarrilak 14, argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). Ekintza horien helburua da berotegi-efektuko gasen emisioa murriztea. Eskaerak aurkezteko epea asteazken honetan, hilak 15, hasi eta otsailaren 14an amaituko da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).