Descárgate la app
Industriak 2,7 milioi euro eman ditu autokontsumorako laguntzetan, eta elektrizitatea sortzeko iturri horren potentzia 10 aldiz biderkatu da 6 urtean
2024ko abenduaren 23a
Industriak 2,7 milioi euro eman ditu autokontsumorako laguntzetan, eta elektrizitatea sortzeko iturri horren potentzia 10 aldiz biderkatu da 6 urtean
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak bi dirulaguntza berri eman ditu autokontsumorako; guztira, 2,7 milioi eurokoak. Elektrizitatea sortzeko iturri horrek hazkunde esponentziala izan du azken urteetan, potentzia 2019an 20 MW izatetik gaur egun 220 MW izatera igaro baita. Gainera, instalazio kopurua ere bost aldiz biderkatu da, 10.036ra iritsiz. Bultzada hori, hein batean, Next Generation funtsetatik datozen autokontsumorako laguntzei esker eman da, horiei kenkari fiskalak gehitu baitzizkien Nafarroako Gobernuak. Laguntzak eskatzeko epea amaituta badago ere, autokontsumorako instalazioen jabeek zerga-kenkari hori eskatzen jarrai dezakete, kostuaren %30era irits daitekeena.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).