2023ko azaroaren 15a

Industriak I+Grako laguntzetara bideratutako aurrekontua 30 milioi eurora igoko du 2024an, hau da, iaz baino % 4,9 gehiago

I+Gko proiektu estrategikoetarako laguntzen deialdiak 17 milioi euro izango ditu aurrerantzean, eta I+Gkoak, 13 milioi euro
Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako 
Departamentuko kontseilaria eta Uxue Itoiz Trantsizio Energetikorako, 
Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, AVATAR proiektkura 
eginiko bisitan.
Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilaria eta Uxue Itoiz Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, AVATAR proiektkura eginiko bisitan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, urte anitzeko gastua baimentzea onartu du. Horren bidez, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak I+Gra bideratutako aurrekontua handitu du, 30 milioi eurora iritsi arte. Zehazki, aurrekontu hori bi laguntza-deialditan banatuko da. Zenbateko handiena I+Gko proiektu estrategikoetara bideratutakoa da, 17 milioi euro izango baititu. Bigarren deialdia I+G proiektuetarako izango da, eta 13 milioi euroko aurrekontua izango du. Aurreikusita dago laguntza horiek 2024ko lehen seihilekoan zehar deitzea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).