Descárgate la app
Ogasunak 23,4 milioi euro itzuli dizkio nekazaritza-sektoreari ostiral honetan, 2023ko BEZaren itzulketetatik
2024ko martxoaren 22a
Ogasunak 23,4 milioi euro itzuli dizkio nekazaritza-sektoreari ostiral honetan, 2023ko BEZaren itzulketetatik
Neurriarekin Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoa beteko da, eta ia 1.000 nekazari eta abeltzain inguruk jasoko dute
Nekazaritza-sektoreak eskatutako 2023ko BEZ itzulketak egin ditu ostiral honetan Nafarroako Foru Ogasunak. Guztira 23,4 milioi euro dira, eta Nafarroako 1.000 nekazari eta abeltzain ingururentzat izango dira.
Neurri honek Nafarroako Gobernuak nekazaritza sektorearekin hartutako konpromisoa betetzen du, nekazariek eta abeltzainek Foru Gobernuari helarazi dioten eskaeretako bati erantzuteko.
Itzulketa goiztiarra eginez gero, nekazaritza-sektoreak likidezia handiagoa izango du berehala, nabarmen aurreratuko baita legezko epea, gehienez ere sei hilabetekoa, itzulketa eskatzen denetik zenbatzen hasita.