2026ko otsailaren 19a

Ikastetxe publikoak Lehen Hezkuntzako ziklo osoa eskainiko duela iragarri du Gimenok Fontellasen

Orain Lehen Hezkuntzako 2. maila ikasten ari diren ikasleek herrian matrikulatuta jarraitu ahal izango dute, Tuterara joan beharrik gabe
Gimeno kontseilaria Fontellaseko Virgen del Rosario ikastetxeko langileekin 
gaur zentrora egindako bisitan
Gimeno kontseilaria Fontellaseko Virgen del Rosario ikastetxeko langileekin gaur zentrora egindako bisitan  Deskargatu irudia Irudi galeria

Hezkuntza Departamentuak baimena eman du Fontellas herriko ikastetxearen hezkuntza-eskaintza zabaltzeko, Lehen Hezkuntzako etapa osoa hartu arte. Gaur egun ikastetxe horretan Lehen Hezkuntzako 2. maila egiten ari diren ikasleek 2026-2027 ikasturtean bertan ikasi ahal izango dute Lehen Hezkuntzako 3. maila, eta Fontellaseko ikastetxean egongo dira eskolatuta Lehen Hezkuntzako ziklo osoa amaitu arte, hezkuntza-eskaintza pixkanaka handitzen doan heinean, ziklo osoa osatu arte.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.