2025ko irailaren 18a

Amref Salud África Fundazioa, 2025eko 'Nafarroa' Elkartasunaren Nazioarteko Saria

35 herrialdetako 16 milioi pertsonari osasun-arreta ematen dien Afrikako erakunde handiena da
La Consejera Maeztu informa de la entidad galardonada con el Premio Navarra a la Solidaridad Irudi galeria

La Fundación Amref Salud África ha resultado ganadora del 22º Premio Internacional Navarra a la Solidaridad 2025, otorgado anualmente por el Departamento de Derechos Sociales, Economía Social y Empleo, en colaboración con Laboral Kutxa. Se trata de la mayor organización sanitaria de África que atiende anualmente a 16 millones de personas y está presente en 35 países del continente.

Amref Salud África Fundazioak irabazi du 2025eko 'Nafarroa' Elkartasunaren Nazioarteko 22. Saria, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak Laboral Kutxarekin lankidetzan urtero ematen duena. Afrikako osasun-erakunde handiena da, 16 milioi pertsona artatzen ditu urtero, eta kontinenteko 35 herrialdetan dago.

Saria 25.000 eurokoa izango da, eta Afrikan osasuna hobetzeko jarduera indartzeko erabiliko da. Epaimahaiak balioetsi du Amref erakundearen jarduera Nazio Batuen 2030 Agendan ezarritako Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat datorrela; zehazki, honako hauekin: Osasuna eta Ongizatea (3. GJH), Kalitatezko Hezkuntza (4. GJH), Genero-berdintasuna (5. GJH), Desberdintasunak murriztea (10. GJH), Bakea, justizia eta erakunde sendoak (16. GJH) eta Helburuak lortzeko aliantzak (17. GJH). Epaimahaiak nabarmendu duenez “lidergoa dago osasun-langileen prestakuntzan, berrikuntza teknologikoan, emakumeen mutilazio genitalaren aurkako borrokan, eta Ruandako genozidioa, GIB/HIESaren pandemia edo COVID-19a bezalako krisiei erantzun die, Afrikako 37 herrialdetan, Ugandan, Mauritanian, Hego Sudanen edo Etiopian bereziki”.

Bestalde, Carmen Maeztu Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko kontseilariak nabarmendu duenez, “osasun-arretan duen eginkizunarekin batera, Amrefek Afrikako kontinente osoko hezkuntzan eta desberdintasunaren murrizketan ere badu zeregina”. Kontseilaria bat etorri da epaimahaiarekin “kontinentean emandako denbora hori guztia eta lan egiten duen herrialdeetara duen irismena” baloratzean.

Bestalde, Javier Cortajarena Laboral Kutxako lurralde-zuzendariak azpimarratu duenez, “sari honen balioa nabarmendu du, izan ere, hasieratik Jaurlaritzak Laboral Kutxarekin bultzatu dugu. Urte hauetan zehar kontinente guztiei eragiten dieten hainbat gai jorratu ditugu, eta harro gaude horretaz”. Cortajarenak, halaber, “Amrefek kontinente oso batean egindako lana azpimarratu du, iaz 20 milioi laguni eragin ziena”.

Aurten ere, Carmen Maeztu Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko kontseilariak, Javier Cortajarena Laboral Kutxako lurralde zuzendariak, Begoña Perez NUPeko ordezkariak, Iciar Astiasaran Nafarroako Unibertsitateko ordezkariak, Diana Lazcano Felipe Rinaldi Fundazioko ordezkariak eta Juan Jesus Echaide Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko komunikazio arduradun ohiak osatu dute epaimahaia.

Osasunaren aldeko arreta eta prestakuntza Afrikan

Amref Salud Africa Fundazioa, Antonio Erro eta Eugui, S.A. enpresak hautagai gisa aurkeztu zuena, osasunean espezializatutako Afrikako erakunderik handiena da. Nairobin (Kenya) du egoitza nagusia, eta 2.400 langile baino gehiago ditu, horietatik % 97 afrikarrak. Kontinenteko 35 herrialdetan dago presente, eta 129 milioi pertsona baino gehiagori egin die mesede sortu zenetik.

Tokiko ikuspegi batetik, Amrefek jarduera-herrialdeetako biztanleriak aurre egin beharreko egiturazko erronka handiei heltzen die, esaterako osasun-sistema publikoetako segurtasunik ezari, osasun-langileen defizitari, osasun-zerbitzuak eskuratzeko desberdintasunari, bereziki emakume eta haurrentzat, eta klimak osasunean duen eraginari. Ildo horretan, kalteberatasun-egoeran dauden landa-komunitateetan eta hiri-inguruko komunitateetan garatzen du bere lana, ama-jaioberri- eta haur-osasuneko programak bultzatuz, prestakuntza digitala, ura eskuratzea edo gaixotasunen prebentzioa sustatuz.

Amref 1957an hasi zen lanean, Kilimanjaro mendiaren oinean, mediku hegalari (Flying Doctors) izenekoekin. Hiru mediku horiek hegazkinez joatea erabaki zuten kontinenteko lekurik ezkutuenetara, bere laguntza medikua ematera.

10 hautagai finalista sarien 22. edizioan

Elkartasunerako Nafarroako Sarien edizio honetara 35 hautagai aurkeztu dira. Saridunarekin batera,. Amref, elkartasunaren arloan nabarmentzen diren beste 9 erakunde eta pertsona izan dira finalista: San José de Calasanz Institutua; (MTS) Brasil-Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimendua; Battambangeko Prefektura Apostolikoa, Ann Ferrer Prry, Comitá di Sant’Egidio, Cecfor, Alejandro Sebastián Servén, Esperanza y Alegría Fundazioa; eta Meida Luna Roja Saharaui (MLRS), zeinetatik epaimahaiak nabarmendu duen “bere giza kalitatea eta guztiek jarraitu beharreko eredua izatea”.

Nafarroako Ekartasunaren Sariaren helburua da Nazio Batuen 2030erako agenda markatzen duten pertsonak, GKEak eta erakundeak nabarmentzea, Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko egindako lanagatik edo egindako ibilbideagatik. 2002an lehen aldiz argitaratu zenetik, Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak askotariko profilak dituzten hainbat kontinentetako erakunde eta pertsona ospetsuei eman diete aintzatespen hori.

2024an, Flora Tristán Peruko Emakumearen Zentroak jaso zuen saria, 45 urtez emakumeen eskubideen defentsan eta sustapenean lan egiteagatik, batez ere pobreziagatik, bazterkeriagatik eta arraza-diskriminazioagatik prekarizatutako sektoreetako emakumeekin.

2023an Guatemalako Osasun Barneratzailearen Institutua aitortu zen, proposamen teoriko, metodologiko eta operatiboen bidez justizia sozialarekin osasun-baldintzak hobetzen laguntzeagatik, diziplina anitzeko ikuspegi batetik abiatuta; 2022, berriz, Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioa Elkarteak jaso zuen aitorpena, bere balio humanitarioagatik, gerratik eta gosetetik ihesi doazen Europarako igarobideetan migratzaile eta errefuxiatuei laguntza ematen aritzeagatik.

Bere historian zehar, Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Sariak garapen jasangarriaren arloko pertsona ospetsu ugari saritu izan ditu, esaterako Muhamad Yunus Bakearen Nobel Saria; Kalkutako Karitateko Misiolari Ahizpak; Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua; Uganda Network of Aids Service Organisations (UNASO); Fede eta Alaitasunaren Nazioarteko Federazioa; San Juan de Dios Ospitale Ordena; Wassu Gambia Kafo eta Mama Samathe; Ekuadorko Aguarico-Mision Capuchinako Bikario Apostolikoa; eta Isabel Martín- Creative Handicraft.

Halaber saria jaso dute Manuel E. Patarroyo Murillo irakasleak; Dimina Khasiala kenyarrak, ‘Mama Tunza’ bezala ezagunak; Martha Pelloni Ahizpak, zein Argentinan Giza Eskubideen alde aritzen den lanean, Juan Ciudad Fundazioak eta bertako langile bakoitzak, Paciencia Melgar ahizpak, gaixotasun ahaztuak dituzten , esaterako Ebola, pertsonekin egiten duen lanagatik, eta Vía Campesina erakundeak, lau kontinentetan ezarritako eta 73 herrialdetan presente dagoen munduko gizarte mugimendua, FAO bezalako Nazioarteko Foro eta Erakundeetan solaskide gisa aitortua izateaz gainera.