2024ko otsailaren 5a

Amaitu da jaioberrientzako Arnas Birus Sinzitialaren aurkako immunizazio-kanpaina

1.000 jaioberrik baino gehiagok jaso dute txertoa, eta, egindako kalkuluen arabera, urritik bularreko haurren 66 ospitaleratze saihestu ditu, arnas birus sinzitialaren ondorioz

Gaur, otsailak 5, astelehena, amaituko da Nafarroan jaio berrientzako Arnas Birus Sinzitialaren aurkako immunizazio kanpaina. Joan den urriaren 1ean hasi eta gaur amaituko den lehen kanpaina honetan, guztira 1.307 haur immunizatu dira (urtarrilaren 29ra arte), 1.069 jaioberri eta arrisku-taldeko 238.

Osasun Sailak egindako kalkuluen arabera, zein joan den otsailaren 1ean aurkeztu ziren Txertoen Batzordean, behin-behineko eran ondorioztatzen dute lehen kanpaina honetan % 91ko estaldura eta % 88ko eraginkortasuna lortu direla, eta horrek, gutxi gorabeherako kalkulu baten arabera, joan den urritik hona arnas birus sinzitialaren ondorioz bularreko haurren 66 ospitaleratze saihestea suposatu du. 

ABSri dagokion egoera epidemiologikoa aztertu ondoren, Txertoen Batzordeak erabaki du jaioberrientzako immunizazio-kanpaina amaitzea, eta otsailean eta martxoan jarraitzea ABSak eragindako gaixotasun larria jasateko arrisku handia duten haurrentzat. Talde honetan sartzen dira 35 aste baino gutxiagoko goiztiarrak, sortzetiko kardiopatiak dituzten pazienteak, hemodinamika esanguratsua dutenak, zianosatzaileak edota zianosatzaileak ez direnak, bronkio-biriketako displasia dutenak, immunodepresio larria dutenak, metabolismoaren sortzetiko akatsak dituztenak, gaixotasun neuromuskularrak, biriketako larriak, arnasketa-arazo nabarmenak dituzten sindrome genetikoak, Down sindromea, fibrosi kistikoa eta zainketa aringarrietan daudenak.