2026ko ekainaren 5a

ARNMUNE proiektu estrategikoa amaitu da, minbiziaren kontrako immunoterapia berriak garatzen dituena

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak 1,48 milioi euroko laguntza eman zion proiektu honi 2023-2026 deialdian
ARNMUNEn parte hartu duten ikerketa-taldeetako kideak: Nafarroako 
Unibertsitateko CIMA, Nafarroako Unibertsitate Klinika, Navarrabiomed, 
ADItech Fundazioa eta InnoUp Pharma eta Leadartis enpresak.
ARNMUNEn parte hartu duten ikerketa-taldeetako kideak: Nafarroako Unibertsitateko CIMA, Nafarroako Unibertsitate Klinika, Navarrabiomed, ADItech Fundazioa eta InnoUp Pharma eta Leadartis enpresak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

ARNMUNE proiektu estrategikoaren partzuergo sustatzaileak ikerketa eta garapen publiko-pribatuko ekimena amaitu du, minbiziaren aurkako immunoterapia berriak garatzera bultzaturikoa.

ARNMUNEk garatutako teknologiari esker, organismoak tumorearen aurkako defentsak aktibatzen laguntzen duten molekulak sortzen ditu denbora mugatu batez. Nafarroako Unibertsitateko Cimak, Navarrabiomedek, ADItech Fundazioak eta InnoUp Pharma eta Leadartis enpresek osatu dute diziplina anitzeko partzuergoa, eta molekula immunoestimulatzaileak diseinatzen, nanopartikulen bidezko garraio-sistema optimizatzen eta tumorearen aurrean sistema immunitarioa aktibatzera bideratutako estrategia terapeutiko berrien ebaluazio aurreklinikoa egiten aritu dira. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Bioteknologiari buruzko SIBERIA erronkaren barruan kokatu zuen proiektua, eta 1,48 milioi euro eskuratu zituen I+G arloko proiektu estrategikoetarako laguntzen deialdian.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).