Descárgate la app
Otsaila hezea eta epela izan da
2024ko martxoaren 8a
Otsaila hezea eta epela izan da
Tenperaturak bataz besteko balioak baino 2 eta 3 gradu artean igo dira
Lainoak.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Otsaila oso hilabete beroa izan da Erriberako zenbait gunetan, eta bereziki hezea Nafarroako gainerako eremuetan. Nabarmentzekoa da hilabete honetako tenperaturek batez besteko balioak gainditu dituztela Foru Erkidego osoan, batez bestekotik 2 eta 3 graduko aldaketekin.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero egiten duen meteorologia-iruzkinaren datuek jasotzen dutenez, urtegietan biltegiratutako ura %85etik %93ra igaro da.
Prezipitazioak hileko azken zazpi egunetan pilatu dira, eta hainbat ibaik gainezka egin dute. Zehazki, otsaileko 24 ordutan botatako euri kopuruaren efemeridea 19 estaziotan gainditu zen, eta Olaguekoa izan zen daturik altuena.