2025ko uztailaren 31a

1936ko kolpearen ondorioz bi eraildakoen gorpuzkiak atera dituzte Muniain Gesalatzen

Ana Ollo lehendakariordea herri honetan Nafarroako Memoriaren Institutuak 2025eko Hobitik Ateratzeko Planaren esparruan bultzatutako lanetan izan da
La vicepresidenta Ollo asiste a la exhumación de los restos hallados en Muniáin de Guesálaz Irudi galeria

La vicepresidenta segunda, Ana Ollo, ha asistido en Munián de Guesálaz al acto de exhumación de los cuerpos de dos víctimas asesinadas tras el golpe militar de 1936.

Nafarroako Gobernuaren 2025erako Desobiratze Planaren barnean, Nafarroako Memoriaren Institutuak bultzatutako lanei esker aurtengo hirugarren deshobiratzea egin ahal izan da Muniain Gesalatz herrian, erailak izan ziren bi pertsonen gorpuzkiak aurkitu direlarik, aurreko maiatzean bai Jaitzen bai Genevillan burututakoen ostean. 

Aranzadi Zientzia Elkarteko talde teknikoak egindako prospekzioak, arkeologia- eta antropologia-lanez arduratzen denak, Memoria eta Bizikidetzako Zuzendaritza Nagusiarekin egindako urteko hitzarmenari esker, bere emaitzak eman ditu eta herriko bizilagun batek AFFNA-36 eta Txinparta elkarte memorialistei, eta hauek Memoriaren Nafarroako Institutuari, helarazitako informazioak berretsi ditu. Hildako bizilagun horrek adierazi zuenez, haurra zela, hainbat pertsona lurperatu zituzten lekua ezagutu zuen Guesalazko haranean, herri horretako herri-lursail batean, NA-7059 errepidearen ondoan.

Gaur goizean, egun ezezagunak diren bi eraildakoen gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak egin dira, 1936ko estatu-kolpearen ondoren matxinatuek piztutako indarkeria politikoko kanpainaren testuinguruan. AFFNA-36 eta Txinparta elkarte memorialistek jasotako testigantzak adierazten zuenez, banakako lau hobi ere egon zitezkeen, eta horietako batean uniformearekin lurperatu zuten militar baten gorpuzkiak aurki zitezkeen.

Baliteke aurkitutako persona baten gorpuzkiak Gregorio del Campo Mendoza artilleriako kapitainarenak izatea. Bere familiako iturrien arabera, 1936ko uztailaren 19an atxilotu zuten Palafoxeko kuartelean, Zaragozan. Han zegoen destinatuta, eta Iruñerriko San Kristobal gotorlekura eraman zuten preso. Bertan irailaren 6ra arte egon zen. Egun horretan, gotorlekutik atera eta Muniain ingurura eraman zuten. Han, Jaitzeko erretoreak artatu ondoren, beste pertsona batzuekin batera erail zuten. Uztaileko altxamendu militarraren ondorengo hilabeteetan, "aske utzitako" asko izan ziren, eta haien helmuga Iruñetik urrunago zeuden tokietan gauzatutako erailketa izan zen. Leku horietako bat Etxauriko gaina eta bere inguruak izan ziren. Herri horietako bizilagun batzuek, hala nola Muniaingoek, gorpuak aurkitu eta inguruko zelaietan hilobiratu zituzten.


Bertan, Aranzadi Zientzia Elkarteak hainbat prospekzio eginak zituen aurretik. 2009an eta 2010ean, elkarte memorialistek bultzatuta, eta 2024an, Memoriaren Nafarroako Institutuaren Desobiratze Planaren barruan. Urteetan zehar leku horretan egindako eraldaketek zaildu egin dute hobia aurkitzea. Kasu honetan posible izan da Aranzadiko teknikariek, elkarteek eskatuta, herriko bizilagun bati 2024ko abuztuan jasotako testigantzari esker. Bizilagun horrek adierazi zien, gaztetan haurrak zirela, Sarbil mendilerroko Santa Kruz baselizatik hobia zegoen tokia ikusten zutela.

Eraildakoaren identitatea oraindik ezezaguna da. Kontuan izan behar da, nahiz eta eremu hori dozenaka hilketa izan ziren beste leku batzuk baino Iruñetik urrunago egon, zantzu eta testigantza nahikoak daudela inguru horretan hobiak daudela adierazteko, eta hainbat pertsona erail zituztela bertan, baina informazioen zehaztasun faltak zaildu egiten du argitzea. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok adierazi duenez, "eraildako bi pertsona horiena inoiz ireki behar ez zen eta ixtea lortu dugun zirkulua da. Horien gorpuzkiak denbora asko igaro ondoren aurkitu ditugu, AFFNA 1936 eta Txinparta elkarte memorialisten, Aranzadi Zientzia Elkartearen, Memoriaren Nafarroako Institutuaren eta, bereziki, Muniaingo herriko bizilagunen lankidetzari esker, haien testigantzei esker. Lucio eta Domingo Zabalza Anduezarenak hain zuzen ere". 

“Gerra Zibila eta ondorengo errepresio frankista izan zen iragan bortitz horren negazionismo garaia bizi dugu. Ahanzturan eta memoria ezan lurperatuta egon diren pertsona horien gorpuzkiak argitara ateratzea urrats garrantzitsua da memoria demokratikoa eraikitzeko, eta Nafarroako Gobernuak horrekin duen konpromisoa berresten du”.

Ekitaldian izan da, halaber, Domingo Zabalza Andueza, 95 urteko Muniain de Gesalazko bizilaguna, zeinak, bere anaia Luciorekin batera (2012an hil zen, 83 urte zituela), gorpuzkiak aurkitzeko erabakigarria izan den testigantza eman baitzuen. “Gaste tan, Maiatzaren 9an erromerian igotzen ginen (Muniaindik) Santa Kruz ermitara”, gogoratu du Zabalzak. Han goitik ikusten genuen soroan, lursailean, laborea beste era batera hazten zela. Hor lurperatu zituzten 6 urte nituela”.

160 eraildakoen gorpuzkien berreskuratzea hamar urtean

Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Plana indarrean egon den hamar urteetan (2015-2025), dagoeneko 160 gorpu berreskuratu dira 35 hobitik aterata, eta beste 121 prospekzio ere egin dira, baina horietan ez dira exhumaziorik burutu. Lanek datozen asteetan jarraituko dute aurtengo urtarrilean onartutako planari jarraiki.

Memoriaren Nafarroako Institutuak elkarlanerako beste dei bat egin du, bai hobi posibleak aurkitzeko, bai pertsona errepresaliatuen senitartekoak aurkitzeko, horien lagin genetikoek identifikazio berriak egiteko aukera eman baitezakete. Hobi edo ehorzketen kokapenei buruzko informazioa izan dezaketenek edo haien testigantza partekatu nahi dutenek Memoriaren Nafarroako Institutuarekin harremanetan jar daitezke inm@navarra.es helbide elektronikoaren bidez.