2025ko apirilaren 30a

Basque Culinary Centerreko ikasleak Zabalguneko Merkatura joan dira Nafarroako tokiko produktuak zuzenean ezagutzeko eta munduko sukaldaritzan sartu ahal izateko

Nafarroan zehar bi egunetan egin duten ikasketa-bidaiaren geldialdietako bat da. Halaber, nekazaritzako ustiategi batzuk, enpresa elaboratzaileak eta kontserba-enpresak eta sukaldaritza-zentroak bisitatu dituzte
Basque Culinary Centerreko ikasleen bisita Zabalguneko Merkatura, Ruben 
Goñirekin batera (eskuinean).
Basque Culinary Centerreko ikasleen bisita Zabalguneko Merkatura, Ruben Goñirekin batera (eskuinean).  Deskargatu irudia Irudi galeria

Basque Culinary Centerreko ikasleak, hainbat herrialdetakoak, Iruñeko Zabalguneko Merkatuan izan dira asteazken honetan, Nafarroako tokiko produktuak eta kanal laburretan lan egiten duten merkatariak zuzenean ezagutzeko. Jose Mari Elgorriaga Comiruñako gerenteak gidatu du ibilbidea, eta ikasleek aukera izan dute postu ezberdinetan elkarreragiteko (frutategiak, harategiak, gazta-dendak…). Horrez gain, hainbat elaborazio egin dituzte Nafarroako Zainzuriarekin. Modu horretan, merkatua elkarrizketarako eta ikasteko eszenatoki bihurtu da; laster produktu horiek goi-mailako esperientzia gastronomiko bihurtuko dituzte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).