2022ko irailaren 21a

Goñi urez hornitzeko azpiegitura berria abian da, eta hornidura bermatua eta kalitatezkoa izango du

Milioi bat euroko aurrekontua izan duten obrei esker, Munarrizko depositua Goñikoarekin lotzeko 4.400 metroko luzerako hodi berria jarri da
Ciriza kontseilaria, Iruñerriko Mankomunitateko presidentea David 
Campionekin eta Goñerriko alkate Gumersindo Indurainekin batera, 
aurkezpenean izan diren pertsonekin batera.
Ciriza kontseilaria, Iruñerriko Mankomunitateko presidentea David Campionekin eta Goñerriko alkate Gumersindo Indurainekin batera, aurkezpenean izan diren pertsonekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Goñi urez hornitzeko azpiegitura berria abian da jada, eta, horri esker, hornidura bermatua eta kalitatezkoa izango dute herriko 30 biztanlek. Sistema berria gaur goizean aurkeztu dute, eta ekitaldian honako hauek izan dira: Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza; Iruñerriko Mankomunitateko presidentea, David Campion; Goñerriko alkatea, Gumersindo Indurain; Goñiko Kontzejuko presidentea, Maria Elena Apesteguia; Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusia, Jesus Mª Rodriguez; eta Iruñerriko Zerbitzuetako gerentea, Alfonso Amorena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).