2024ko maiatzaren 7a

Elizondok lotura zuzena du N-121-B errepidearekin, distantziak laburtu eta foruzain-etxearen irisgarritasuna hobetzeko

Chivite kontseilariak bukatutako obra bisitatu du, 670.000 euroko inbertsioa eragin duena
Oscar Chivite, Lurralde Kohesiorako kontseilaria; Fernando Anbustegi, 
Baztango alkatea; Aitor Bazterrika, Elizondoko alkatea; Pedro López, Herri 
lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia; eta Berta Miranda, Garraioen eta 
Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Udaleko kideekin eta 
Nafarroako Gobernuko eta eraikuntza enpresako teknikariekin batera.
Oscar Chivite, Lurralde Kohesiorako kontseilaria; Fernando Anbustegi, Baztango alkatea; Aitor Bazterrika, Elizondoko alkatea; Pedro López, Herri lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia; eta Berta Miranda, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Udaleko kideekin eta Nafarroako Gobernuko eta eraikuntza enpresako teknikariekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Elizondotik N-121-B errepiderako sarbide zuzena eraikitzeko lanak egin ditu, 670.000 euroko inbertsioarekin. Jarduketa horri esker, saihestu egingo da ibilgailuek herriko ipar-mendebaldetik beste distantzia bat egin behar izatea egungo saihesbidera Iruñerako noranzkoan iristeko.

Sarrera berria Foruzain-etxearen alboko Menditurri kaletik abiatzen da. Lehenengo zatia, N-121-B errepidearen azpiko pasabidera iritsi arteko 170 metroko luzera, 6 metroko galtzada eta 1,80 metroko espaloia dituen hiri-bide bat da. Haren atzetik, 130 metroko luzera duen adar bat dago, N-121- B errepidearekin bat egiteko trantsizio-adar gisa balio duena, 50+040 puntu kilometrikoan. Azken zatian, 4 metroko zabalerako galtzada bat dago, metro bateko ezkerreko bazterbidea eta 1,5 metroko eskuineko bazterbidea dituena.

Bideetan baimendutako abiadura 30 km/h-koa da, eremua erdi-hiritarra izateagatik. N-121 B errepideak, gaur egun Elizondoko saihesbidea denak, 80 Km/h-ko abiadura-muga du, eta ia 4.000 ibilgailuko batez besteko intentsitatea 42+970 puntu kilometrikoan eta 3.000 ibilgailukoa 54+580 puntu kilometrikoan; horietatik % 3 trafiko astunari dagokio.

Bisitan izan dira Chivite kontseilaria, Pedro López Herri Lan eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Guillermo Vallejo obra-zuzendaria, Rubén Dallo Obrak Egin eta Kontrolatzeko Bulegoko burua, Fernando Anbustegi Baztango alkatea, Florentino Goñi Herri Lanetako zinegotzia, Aitor Bazterrika Elizondoko alkatea, Marcelino Martín-Buitrago obra-burua, eta Miguel Mariezcurrena ‘Obras Especiales Edificación e Infraestructuras, S.A.U.’ enpresako obra-arduraduna.

Elizondoko komisariarako sarbide arinago eta eraginkorragoa
Azpiegitura berri honi esker, Elizondoko Foruzain-etxetik saihesbiderantz zuzenean sar daiteke; horrek polizia gorputzaren jarduna arinagoa eta eraginkorragoa izatea erraztuko du, herritarren segurtasuna areagotuz. 

Gainera, gogoratu behar da Elizondok ez zuela zuzeneko irteerarik saihesbidera; beraz, inbertsio honen eskutik, Lurralde Kohesiorako Departamentuak erantzuna ematen dio zerbitzu publikoen hobekuntzan, turismoentzako alternatiba azkar eta seguruago batean eta Nafarroako errepide-sarearen garapena sustatzen jarraitzeko apustuan islatuko den eskaera bati.