2025ko azaroaren 17a

Taberna lehendakariordeak eta Maeztu kontseilariak VIDAAS inauguratu dute, bizitzak eraldatzeko teknologiak eta gizarte-berrikuntzak bat egiten duten zentro berria

VIDAAS laborategian, administrazioak, enpresek, unibertsitateek eta erakunde sozialek elkarrekin egiten dute lan pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko irtenbideak sustatze aldera
Los consejeros Taberna y Maeztu participan en la inauguración del Centro VIDAAS Irudi galeria

Los consejeros Taberna y Maeztu participan en la inauguración del Centro VIDAAS

VIDAAS Garapen Autonomo Aktibo eta Osasungarrirako Abangoardia eta Berrikuntzaren akronimoa da, eta zentroaren egoitza fisikoa gaur inauguratu dute Sarrigurenen egin den jardunaldi batean. Bertan, erakunde, unibertsitate, enpresa, hirugarren sektore eta zentro teknologikoetako 60 bat ordezkari bildu dira. Ekitaldiak Nafarroak duen borondatea berretsi du; hain zuzen ere, gizarte-berrikuntza guztion ongiaren zerbitzura jartzea, ongizate eta bizi-kalitate handiagoko gizartea eraikitzearren. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).