Descárgate la app
Aierdi lehendakariordeak egurrez eraikitako eta eraginkortasun energetiko handiko alokairuko etxebizitza publikoen lehen promozioa bisitatu du Beran
2022ko abenduaren 16a
Aierdi lehendakariordeak egurrez eraikitako eta eraginkortasun energetiko handiko alokairuko etxebizitza publikoen lehen promozioa bisitatu du Beran
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako titular José Mª Aierdik Beran alokairurako eraiki berri diren titulartasun publikoko etxebizitzak bisitatu ditu gaur. Etxe horiek, bereziki gazteen artean esleituko dira, Nafarroa Social Housing planaren eta Foru Gobernuak titulartasun publikoko eta errentamendu-erregimeneko etxebizitzen parkea handitzeko estrategiaren barruan eraiki dira, gizartearen eskaerari erantzunez.
Berritasun moduan, zurezko egituraz eraikitako eraikin batean egiten diren lehen etxebizitza publikoen sustapena da, Departamentuak eraikuntza jasangarria eta eraginkortasun energetiko handikoa bultzatzeko egiten duen apustuari jarraituz.
Gainera, etxebizitzaren lehen promozio publikoa da, egurrezko egitura duen eraikin batean egin dena, Departamentuak eraikuntza iraunkorra eta energia-eraginkortasun handikoa bultzatzeko esparruan duen apustuetako bat.
“Nafarroako eskualde guztietan eta ez bakarrik Iruñerrian, alokairuko etxebizitzen parke publikoa gehitzeko ahalegina eta kalitatearen, energia-eraginkortasunaren eta eraikuntza iraunkorraren parametro zorrotzenen barruan egiteko ahalegina, gainera, Foru Gobernua toki-erakundeekin batera bultzatzen ari den etxebizitza-politika berrian nortasun-ikur bat da”, adierazi du Aierdi lehendakariordeak bisitan.
Aierdi lehendakariordearekin batera izan dira Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril; Nasuvinsa sozietate publikoko zuzendari kudeatzailea, Alberto Bayona; eta herriko alkatea, Aitor Elexpuru.
Horrez gain, Aierdi kontseilariak nabarmendu du “alokairu babestuko etxebizitzak landa-eremuetara eramateko estrategian aurrera egiten ari direla, gazteei beren bizitza-proiektuak beren ingurunean garatzen laguntzeko eta, horrela, Nafarroako eskualdeetan tokiko garapen sozio-ekonomikoa errazteko funtsezko tresna gisa”.
Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiak 2023. urtearen hasiera aldera emango ditu Nasuvinsak Beran eraiki berri dituen babestutako 8 etxebizitzaren giltzak. Esleipen-prozedura hasteko unean, abenduaren 1ean, 64 pertsona zeuden herri horretan babestutako etxebizitzen eskaera-erroldan izena emanda.
Nafarroako Gobernua 2017an hasi zen Nafarroa Social Housing Foru Plana bultzatzen, bizitegi-parke publikoa handitzeko helburuarekin, errentamendu-erregimenean batez ere gazteen aldetik gero eta handiagoa zen eskariari erantzuna emate aldera, eta hau plan horren barruan amaitu den seigarren promozioa da. Planean, 524 etxebizitza babestu berri aurreikusi ziren guztira lehen fase batean, eta dagoeneko amaituta edo gehienak eginda daude. Bigarren fasean, beste 600 etxebizitza sustatzea aurreikusi da, eta, era horretan, zortzi urteetan bikoiztu egin da Foru Gobernuaren alokairuko parke publikoa.
Eraikuntza iraunkorra eta berritzailea
Etxebizitza horiek guztiak Kontsumo Ia Nuluko Eraikuntzari buruzko Europako Zuzentarauaren arabera proiektatu dira, energia-eraginkortasun handiko estandarretan eta gehienak Passivhaus ziurtagiriarekin edo zigilu propio baliokidearekin.
Berako 8 BOEk eraikuntza-diseinu berritzailea dute; hain zuzen ere, egurra erabili da egiturarako, zehazki, behe solairua, bi altuera eta estalkia eraikitzeko, Nasuvinsak eraikuntza-eredu eraginkorrago eta iraunkorrago baten alde egindako apustuaren barruan. Eraikuntzak hormigoi armatuzko egitura bat du lurpeko oinplanoan, baina gainerako eraikina goiko solairuetako egurrezko egituraren gainean kokatzen da, eta estalkian teila du.
Eraikina Kaxernagaiña-Suspelttikin dago, eta Nasuvinsak guztira 1.491.190 euroko inbertsioa egin du. Sotoa, lehen solairua, bi altueta eta estalkia ditu, 8 etxebizitza, beste hainbeste trasteleku eta eta 10 garaje-plaza. Aerotermia bidezko berokuntza zentrala du, etxebizitza bakoitzeko aireztapen mekaniko kontrolatu indibidualizatuaz (VMC) gain, fluxu bikoitzarekin, beroa / hotza bateria eta guzti.
Etxebizitzen azalera eraiki osoa 84 eta 102 m2 artekoa da, eta, tipologiaren arabera, bost etxebizitzak hiru logela dituzte eta beste bik bi logela. Etxebizitza guztietan bi bainugela eta kanpoko balkoia/terraza (esekitokiarekin) daude, balkoitik eta sukaldetik sartzeko aukerarekin. Sotoak argiztapen eta aireztapen naturala ditu arrapalan eta okupazioaren barruan. Beheko zonan, instalazioen lokalak daude, eta aparkatzeko plaza bakoitzaren atzean trastelekuak aurkitzen dira.
Proiektua Joaquin Lizasoainek eta Mikel Sagarminaga Ayastuyk osatutako arkitektura-taldeak egin du. Obren zuzendaritza fakultatiboa Joaquín Lizasoaini eta BAAJ Arquitecturari dagokie. Lanak DG Construcciones enpresak gauzatu ditu. Nasuvinsaren aldetik, proiektuaz Fermín Equiza arkitekto teknikoa arduratu da.