2025ko martxoaren 21a

AAren erabilera etiko eta praktikoa da Nafarroako enpresa-ehunean I+G+b sustatzeko lehen #EkitaldiEstrategikoaS4 delakoaren ardatza

Enpresa, unibertsitate, zentro teknologiko eta erakunde publikoetako 100 bat ordezkarik parte hartu dute urteko lehen #EkitaldiEstrategikoaS4 ekitaldian, ideia disruptibo emergenteak aplikatzea bultzatzen duen IDEA erronkan oinarrituta  
Irujo kontseilaria eta Basterra zuzendari nagusia, IDEA erronkan 
oinarritutako lehen ekitaldi estrategikoan.
Irujo kontseilaria eta Basterra zuzendari nagusia, IDEA erronkan oinarritutako lehen ekitaldi estrategikoan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak 2025ean egingo diren zortzi ekitaldi estrategikoetako lehenari hasiera eman dio. Jardunaldiaren hasieran, kontseilariak gogorarazi du topaketa horien azken helburua dela "lankidetza-proiektuak bilatzea, merkatuan eragina izan dezaten". Gainera, azpimarratu duenez, "proiektu horiekin batera azpiegiturak ere egin behar dira, prestakuntzaz hornitzen duen sarea, testeatzeko guneak gaitzen dituena, hala nola unibertsitateak eta Berrikuntza Poloa". Azkenik, bioteknologian, zibersegurtasunean eta biomedikuntzan terapia aurreratuetan lan egiten jarraitzeko deia egin du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).