2024ko maiatzaren 2a

Osasun Aholkuaren telefonoa ordutegiz aldatzen da eta eskuragarri egongo da 8:00etatik 22:00etara asteko egun guztietan

Gaurtik aurrera, 21 erizainek 948 290 290 telefonoan eta consejosalud@navarra.es helbidean arreta emango dute, premiazkoa ez den edozein osasun zalantza argitzeko
Enfermeras atendiendo el servicio de Consejo Sanitario de Navarra, 
disponible desde el teléfono 948 290 290 y el correo electrónico 
consejosalud@navarra.es.
Enfermeras atendiendo el servicio de Consejo Sanitario de Navarra, disponible desde el teléfono 948 290 290 y el correo electrónico consejosalud@navarra.es.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Osasun Aholkuaren telefono-zerbitzuak ordutegia aldatzen du, herritarren premiazkoak ez diren osasun-zalantzei ordu gehiagoz eta asteko egun guztietan erantzuteko. Gaurtik aurrera, maiatzak 2, 948 290 290 telefonoak goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara, astelehenetik igandera, edo posta elektronikoz, consejosalud@navarra.es helbidean. Premiazko kasuetarako, 112 telefonora deitu behar dela gogorarazten da.

Beti osasun-zentroekin koordinatuta, guztira 21 erizainek, txanda ezberdinetan, asteko egun guztietan ematen diote arreta telefonoari, eta zerbitzu hori indartu egin da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren irisgarritasunak hobera egin dezan. Aurten, gero eta eskari handiagoa duen telefono horrek 4.500 dei jaso ditu.

Sintoma, proba eta tratamenduei buruzko zalantzak

Osasun Kontseiluaren telefonoaren beste aldean dauden erizainek, adibidez, tratamendu eta sintomen edo proben jarraibideen inguruko edozein zalantza argitzen dute: Era berean, haien lana funtsezkoa da paziente kronikoak edo patologia anitzekoak artatzeko, betiere pazientearen osasun-zentroarekin koordinatuta. Hala, pazientea telefonoz artatu ondoren, profesionalek ohiko kontsultara edo, behar izanez gero, Larrialdietara bideratuko dute. 

Osasun Aholkuko profesionalek osasun-zentroko ohiko ordutegitik kanpoko asistentzia-jarraitutasuna bermatzen diete paziente kronikoei eta patologia anitzekoei arreta integratua emateko estrategian sartuta dauden pazienteei, eta segimendua egiteko telefono-deiak egiten dituzte, ospitaleetako alten ondoren, ostiralean eta jaiegunen bezperetan.

Era berean, nork bere burua zaintzeko eta konplikazioak zein gaixotasunak prebenitzeko aholkuak ematen dituzte. “Jaso izaten ditugun deirik gehienak padiatriarekin, gonekologiarekin, osasun mentalarekin eta infekziosoekin lotuta daude, batez ere. Era berean, zenbait medikamenturen posologiei buruzko zalantza asko argitzen ditugu, eta osasun-sistematako irisgarritasunari buruzko informazioa ere ematen dugu”, esan dute erizaintzako profesionalek.

Deiei erantzuten dieten erizainen arabera, “Osasun Aholkua erreferentzia-puntu bat da; edozein unetan erabil daiteke, esperientzia luzea eta ebazteko ahalmen  handia eta duten Erizaintzako profesionalek artatuta".

"Oso zerbitzu gomendagarria da osasun-arloko esku-hartze profesional presentziala eskatzen ez duten egoeretan. Esaterako, paziente kronikoen kasuan, haien jarraipena asistentzia-trantsizioetan, haien kontrola desorekatuta daudenean, telemonitorizatuta dauden pazienteen zaintza eta konfort-deiak Larrialdietara bisita egin edo ospitaleratuak izan ondoren”, azaldu dute.

Osasun Kontseiluak, herritar guzientzat zabalik, Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzuaren autozaintza-estrategia indartzen du, eta Lehen Mailako Arretako irisgarritasuna hobetzen laguntzen du. 

Larrialdien kasuan, 112

Lehen Mailako Arretatik gogora ekartzen da 948 290 290 telefonoa lehen deskribatutakoak bezalako premiazkoak ez diren egoeretarako dela. Hil edo biziko larrialdietan, pazienteek zuzenean 112ra deitu behar dute.