Descárgate la app
Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzuak pazienteen datu baseak bateratu ditu
2024ko apirilaren 18a
Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzuak pazienteen datu baseak bateratu ditu
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bateratu egin ditu Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko datu-baseetan eta osasun-txartelaren datu-basean dauden pazienteen harremanetarako datu pertsonalak. Hemendik aurrera, Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesional guztien eskura egongo dira, modu bateratuan, pazienteekin harremanetan jarri ahal izateko, hala behar izanez gero.
Osasun Departamentuak kontaktu-datuak berrikusteko eskatzen die herritarrei, informazioa zuzen hala nola eguneratuta egon dadin; izan ere, hori erabiltzen da paziente bakoitza artatzen den bitartean identifikatzeko eta behar izanez garo, harekin harremanetan jartzeko. Horretarako, Osasuneko Karpeta Pertsonalean sartu eta “Erabiltzailearen datuak” atalean “Kontakturako datuak” atala berrikusi behar da.
Agertzen den informazioa eguneratu gabe badago, “Editatu” aukera sakatuz eguneratzea gomendatzen da. Aldaketa modu bateratuan egiten da Nafarroako Osasun Zerbitzuaren datu-base guztietan.
Datuak egiaztatzeko eta eguneratzeak jakitera emateko beste aukera bat litzateke dagokion osasun-zentroko administrazio-unitatean, Arreta Espezializatuko edozein gunetako onarpen-zerbitzuetan edo Bakearen Plaza, z/g, 4.ean (Iruña) aurkitzen den Osasun Txartel Indibidualaren atalean egitea.