2025ko ekainaren 18a

Sektore publikoak eta sei enpresa pribatuk duela hiru urte Legardan erretako mendia birsortu zuten ingurumen-proiektu berritzaile batekin

Nafarroako Gobernuak, enpresa publikoen korporazioaren bitartez, CPEN Basoa bultzatu du, 21 hektarea berrindartzen eta konpainien Co2 isuriak konpentsatzen dituen ekimen aitzindaria
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) bitartez eta Legardako Udalarekin batera, ingurumen proiektu berritzaile bat bultzatu du udalerri horretako mendian, 2022ko ekainaren 18ko sutean kiskali zena. CPEN basoa da. Basoak birsortzeko 21,37 hektareako ekimena da, eta Nafarroako sei enpresak parte hartu dute. Enpresa horiek beren jardueran isuritako CO2a konpentsatzen dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).