2024ko urriaren 11a

Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreak I+G+B proiektuetarako Europako Berrikuntza Sareari buruzko erreferentziazko katalogo berria du

Ana Ollo lehendakariordeak NAGRIFOOD Nafarroako nekazaritzako elikagaien klusterraren proiektu honen aurkezpenean parte hartu du, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren laguntza izan duena
Ollo lehendakariordea eta Sandra Aguirre, NAGRIFOOD Nafarroako 
nekazaritzako elikagaien klusterreko kudeatzailea
Ollo lehendakariordea eta Sandra Aguirre, NAGRIFOOD Nafarroako nekazaritzako elikagaien klusterreko kudeatzailea  Deskargatu irudia Irudi galeria

Foru Erkidegoko nekazaritzako elikagaien sektoreak I+G+B proiektuetarako Europako Berrikuntza Sareari buruzko erreferentziazko katalogo berri bat du, eta gaur goizean aurkeztu du NAGRIFOOD Nafarroako nekazaritzako elikagaien klusterrak: "NAGRIFOOD Berrikuntza Sarea: I+G+B proiektuetarako zure erreferentziazko gida (AL-INN-EUROPE)". Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Arrosadiako Campusean egin den aurkezpen ekitaldira Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria joan da. Gidak Europar Batasuneko ikerketa, ezagutza, teknologia eta berrikuntzaren arloko erakunde garrantzitsuenak biltzen ditu, nekazaritzako elikagaien sektoreko esperientzia-eremuan lan egiten dutena hain zuzen ere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)