2024ko martxoaren 7a

"Somos personas/Pertsonak gara" programak martxoan hamar bat herritara eramanen ditu jarduerak

"Larrialdi klimatikoa eta giza eskubideak" ardatz hartuta, adin guztietako herritarrek hainbat ekintzatan parte har dezakete
Deskargatu irudia Irudi galeria

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuak "Somos personas/Pertsonak gara" programa bultzatzen du, eta hilabete honetan hamar bat herritan ekintzak antolatu ditu. Aurten, "Larrialdi klimatikoa eta giza eskubideak" gaia ardatz hartuta, adin guztietako herritarrek hainbat jardueratan parte har dezakete, hala nola arte kolektiboko belaunaldien arteko tailerretan, World Kafeetan, ipuin-kontalari musikaletan, erakusketa batean, horma-irudi parte-hartzaile batean, antzerki foro batean eta web-mintegi batean.

2020 urtetik, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuaren Giza Eskubideen eta Bizikidetzako Zerbitzuak "Somos personas/Pertsonak gara" programa sustatzen du. Programa honen helburu nagusia da gizarte osoa, sentsibilizazio-jardueren bidez, giza eskubideak urratzen dituzten hainbat errealitate erakustea eta egoera horiei erantzuteko egunero ahalegintzen diren pertsonei, elkarteei, kolektiboei, ikastetxeei eta erakundeei balioa ematea. Horrekin guztiarekin, herritarren inplikazio aktiboa lortu nahi da, hausnarketaren, elkarrizketaren eta konpromisoaren bidez, bizikidetzaren oinarriak indartuko dituena.

Aurten hautatutako lehen gaiak "Larrialdi klimatikoa eta giza eskubideak" du ardatz. Joan den otsailean, ‘Larrialdi klimatikoa. Gizarte-erronka saihestezina’, Lucas Vallecillos argazkilariaren erakusketa, Iruñean eta Tuteran izan dena, eta hilabete honetan urteko lehen bloke hau osatuko duten gainerako jarduerak biltzen ditu. Berriozar, Cintruénigo, Tafalla, Castejón, Murchante, Sunbilla, Zizur Nagusia, Lizarra, Eguesibar eta Otsagabia dira, Iruñearekin eta Tuterarekin batera, urte hasiera honetan programarekin inplikatzen eta lankidetzan aritzen diren udalerriak.

Jarduera anitzak

Larunbatean, martxoak 9, goizeko 11:00etan, Berriozarko Gazteguneak arte kolektiboko belaunaldien arteko mintegi bat izango du, María José Llorente Wattenbergen eskutik. Tailer horrek, hurbiltzen diren guztien artean, klimaren aldeko mandala bat egitea proposatuko du, material berrerabilgarriak erabiliz. Jarduera honek, zehazki, adin desberdinetako pertsonen arteko topaketa eta elkarlana bilatzen ditu. Parte hartu nahi dutenei plastiko koloretsu garbiak eraman beharko dituzte. Jarduera bera Ochagabiako "Javi Eseverri" zentroan egingo da, martxoaren 23an, 12:00etan.

Martxoaren 13an, Cintruenigoko CPEIP Otero de Navascués ikastetxean horma-irudi parte-hartzailea hasiko da. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek horma-irudia diseinatzen eta sortzen lagunduko dute, Malmö Ilustrazioa & Diseinuaren  zuzendaritzapean.

Egun berean, hilaren 13an, "Larrialdi klimatikoa. Gizarte-erronka saihestezina" erakusketa Tafallako Gizarte´-Etxera helduko da eta martxoaren 27ra arte egongo da ikusgai. Udalerriko ikastetxeetako ikasleek Lucas Vallecillos egilearekin bisitak egiteko aukera izango dute eta martxoaren 13an bertan, 18:30ean, "Larrialdi klimatikoa. Gizarte-erronka saihestezina " dokumentala proiektatuko da eta Vallecillosekin hitz egin ahal izango da.

Castejoneko Museoa eta Zizurlan Coworking Zizur Nagusiko gunea dira "Larrialdi klimatikoa. Zer ematen dut nik?" World Kafeak hartuko dituztenak martxoaren 14an eta 20an, 18:30ean eta 18:00etan, hurrenez hurren. Proposatutako gaiari buruz taldean hausnartu, hitz egin eta konpromisoa hartu nahi da. 16 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du saio hauetan.

Haurrek, bestalde, Ameli eta Xirrikituen Jostunek-en "Secretos de la Madre Tierra/Ama Lurraren Sekretuak" ipuinak izango dituzte Murchante eta Lizarrako liburutegietan, martxoaren 14an eta 22an, eta Sunbillako Ganbaran, martxoaren 20an.

Zikloa amaitzeko, ‘El mar del norte’ antzerki-konpainiaren "Y si mueren los tritones" Foro Antzerkia izanen da. Proposamen hori Egusibarren egingo da, Sarrigurengo Errizar aretoan, martxoaren 22an, 19:00etan. "Y si mueren los tritones" antzerki-eszena da, gure plateretan jartzen dugunari eta horrek gure osasunean, gure komunitatean eta planetan duen eraginari buruz hausnartzeko foroa. Ikuskizun horretan artistek, aktibistek, administrazioek eta herritarrek elkarrekin hausnartzen dute bizi ditugun erronka ekosozialei buruz.

Martxoaren 25eko web-mintegiaren helburua da sektore instituzional, zientifiko eta sozial ekologistari ahotsa ematea, klima-aldaketari buruzko diagnostiko bat egiteko Nafarroan agertokiei, arintzeari eta egokitzeari dagokienez, eta egoera horri aurre egiteko erakunde-, ekonomia- eta gizarte-eremuetan eman beharko liratekeen urratsei buruz hausnartzeko.

Memoria eta Bizikidetzako Zuzendaritza Nagusiak herritar guztiak animatzen ditu proposamen hauetan modu aktiboan parte hartzera.