2025ko ekainaren 18a

Desinformazioari eta gorroto-diskurtsoei aurre egiteko Gazteriaren programa pilotua 4.000 gazte baino gehiagorengana iritsi da

Gizarte- eta hezkuntza-guneetako prestakuntza, boluntariotza-eremuetakoa eta udako unibertsitate-ikastaroak aurkitzen dira burututako ekintza nagusien artean
Iaz programan parte hartu zuten gazteak.
Iaz programan parte hartu zuten gazteak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nazio Batuek 2022an ezarri zuten Gorroto Diskurtsoari aurre egiteko Nazioarteko Eguna, hots, ekainaren 18a; hori dela-eta, Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) programaren lehen edizioaren inguruko balantze oso positiboa egin du, ingurune digitaletan desinformazioari eta gorroto-diskurtsoei aurre egiteko eta kultura, erlijio eta etnia ezberdinen artean tolerantzia eta errespetua sustatzeko. Ekimena 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta 2024ko ekainean hasi ziren ezartzen. Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin lankidetzan, Foru Komunitateko hainbat hezkuntza-gunetan eta gazte-gunetan garatu da, eta Nafarroako 4.000 gazte baino gehiagorengana iritsi da. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).